Nerea Melgosak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua Korrikarekin bat egin du gaur arratsaldean. 1856. kilometroan izan da, Bilboko Autonomia kalean, Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo Zuzendaritzaren eskutik. Sailburuarekin batera, Hamaika Kolore animazio-taldea eta pertsona migratuen kolektiboaren gizarte-ordezkariak izan dira.
Prentsa-ohar osoa kontsulta dezakezu Irekian.