Prozesua amaitu da Bilboko barruti judizialean
Erregistro Zibilak digitalizatzeko prozesuak aurrera egiten du Euskadin. Apirilean, prozesua osatu zen Bilboko barruti judizialeko Bake Epaitegietan, Bilbon izan ezik. Guztira, 900 liburu baino gehiago digitalizatu dira hamazazpi udalerritan: 70 Arrigorriagan, 16 Arakaldon, 50 Arrankundiagan, 83 Basaurin, 33 Derion, 46 Etxebarrin, 48 Galdakaon, 66 Larrabetzun, 53 Lezaman, 39 Loiun, 90 Urduñan, 73 Orozkon, 45 Sondikan, 44 Ugao-Miraballesen, 45 Zamudion, 53 Zaratamon eta 57 Zeberion.
Gaur egun, lanak Gasteizko barruti judizialera eraman dira, hiriburuaz gain, 43 udalerriz osatuta dagoena. Prozesua aktibatzeko, Oiongo eta Guardiako liburuak jaso dira.
Digitalizazio prozesuak ondo definitutako faseak ditu. Lanak liburuen lekualdatze eta jasotzearekin hasten dira. Liburuak kalitate handian eskaneat zen dira kokapen egoki batean, behar bezala tratatzen direla ziurtatuz. Orri bakoitzarekin metadatu batzuk sort zen dira informazioa sailkatzeko eta, ondoren, fitxategi digitalean bilaketa errazteko.
Helburua Erregistro Zibil Digitala sortzea eta ezartzea da, herritarrek Espainiako edozein Erregistro Zibiletik erregistroko informaziora sarbidea izan dezan eta jaiotza -, ezkontza- eta heriotza-ziurtagiriak eskura ditzan inskripzioa egin zuen Erregistro Z ibilera jotzeko beharra izan
gabe.
Azpimarratu behar da erregistroak digitalizatzeko prozesu hori Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuordetzak bere zerbitzuen eraldaketa digitalaren alde egindako apustuaren parte dela. Aldi berean apustu hori Europar Batasunak NextGenerationEU finantzatutako 2030/Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) barruan kokatzen da. Plan horren helburua da Justiziak gizarte kohesioan, ekonomia eta enpresa dinamismoan eta funtzionamendu kostu o rokorrak murrizten laguntzeko duen gaitasuna hobetzea , eraldaketa digitalaren bidez. Estrategiaren bidez, hurrengo bi urteetan, Euskadiko Erregistro Zibiletako 11.000 liburu digitalizatzea espero da.