Menu
Bilatu
  • 2024/10/18
  • 10:30:24
justizia.eus

Gora egin du Euskadiko organo judizialetan erregistratutako auzien kopuruak

Argitalpen-data: 

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Estatistika Zerbitzuak organo judizialen 2024ko lehen hiruhilekoko egoerari buruzko txostena argitaratu du. Bertan jaso denez, EAEko organo judizialetan 73.862 gai berri sartu dira; hain zuren ere, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, % 30,9ko igoera izan dute. Horien artean, 64.030 gai ebatzi dira, % 24,1eko igoera, eta 142.996 izapidetzen jarraitzen dute, iaz baino % 21,3 gehiago. 

Aurtengo igoera lotuta dago Justizia Administrazioaren Letraduek joan den urteko urtarrilaren 23tik martxoaren 28ra arte izan zuten grebarekin. Igoera hori estatu mailan ere islatzen da, lehenengo hiruhilekoan % 20,8 gai gehiago erregistratu baitira. 

Jurisdikzio ordenen araberako erregistroak 

Igoera jurisdikzio ordena guztietan gertatu da, bereziki, arlo zibilean, non 36.239 gai erregistratu baitira, aurreko urtean baino % 71,7 gehiago. Horietatik 27.554 ebatzi dira: % 47,9 gehiago. 

Zigor-arloan, 28.068 gai berri erregistratu dira, hain zuzen ere, % 5,6 gehiago. 27.483 gai ebatzi ziren, % 9,8 gehiago, eta 41.753 bideratzen ari dira, hau da, % 10,6 gehiago. 

Administrazioarekiko auzietan 2.087 gai berri izan ziren, % 10eko igoera; horietatik 2.435 ebatzi ziren, % 21,8 gehiago, eta 6.448 izapidetzen ari ziren, % 4,7 gehiago. 

Gizarte-eremuan, 7.468 gai berri erregistratu ziren % 9,2ko hazkundearekin. 6.558 gai ebatzi ziren, % 10,4 gehiago, eta 21.417 izapidetzen ari dira, hain zuzen ere, % 11,5 gehiago. 

Auzien tasa 

Gainera, txostenaren arabera, Euskadiko auzien tasa txikienetarikoa da, Errioxarekin eta Nafarroarekin batera, 1.000 biztanleko 33,2 auzitan baitago. Tasa hori estatuko tasa baino txikiagoa da, Espainian 40,67 auzikoa izan baita 1.000 biztanleko. 

Txosten osoa hemen (leiho berri batean irekitzen da) kontsulta dezakezu.