Menu
Bilatu
  • 2024/07/24
  • 10:16:56
justizia.eus

Euskara estatu osoko justizia funtzionarioengana iritsiko da, Eusko Jaurlaritzak eta Ikasketa Juridikoen Zentroak prestakuntza-hitzarmena sinatu ondoren (Gobernu Bilera 2024-6-18)

Argitalpen-data: 

Jaurlaritzaren Kontseiluak hitzarmen bat sinatzea onartu du gaur Ikasketa Juridikoen Zentroarekin, Justizia Administrazioko letraduen, Estatuko abokatuen eta Auzitegi Medikuntzako Institutuko eta Toxikologiako Institutu Nazionaleko langileen kidegoei zuzendutako prestakuntzaren arloan lankidetzan aritzeko. Langile horietako batzuk euskal funtzionarioen kidegokoak dira, eta beste batzuk, estatukoak.

Nolanahi ere, hitzarmenak aukera ematen die praktiketako langileei Ikasketa Juridikoen Zentroak antolatzen dituen hautaketa-ikastaroen fase teoriko-praktikoan sartzeko.

Era berean, euskara ikasteko prestakuntza eskaintzen die titularrei, bitartekoei edo praktiketan daudenei, baldin eta lan-jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan edo Estatuko gainerako lurraldeetan egiten badute. Prestakuntza linean izango da, beraz, interesa duten pertsonak ikastaroetara sartu, ikastaroak jarraitu eta bertan eskaintzen diren material didaktikoak erabili ahal izango dituzte.

Hitzarmena datozen 4 urteetan luzatuko da, alderdiek sinatu ondoren.

Prentsa-ohar osoa kontsulta dezakezu Irekian.(leiho berri batean irekitzen da)