Menu
Bilatu
  • 2024/10/30
  • 02:06:08
justizia.eus

Zirkularra, abuztuan eta irailean komunikabide telematikoen bidez egindako komunikazio-egintzei buruzkoa

Argitalpen-data: 

Abuztua gertu dagoenez, eta beren urteko oporraldia hilabete honetan ez duten langileak bulegoetan daudenez, beharrezkoa da iraileko lehen egunetan jarraitu beharreko jarraibideak ezartzea aldi horretan sortutako jakinarazpenak egiteko, jarduerari modu ordenatuan eta arian-arian berrekitea ahalbidetzeari begira. Horrela, administrazio honekin harremana duten profesional guztiei kalte larria eragitea saihestuko da, izan ere, era guztietako ebazpenen jakinarazpenak modu masiboan jasotzeak kolapsatu egin ditzake, eta jarduera behar bezala egitea eragotz diezaieke.

BJLOren 183. artikuluak ezartzen duenez, "abuztuko egun guztiak baliogabeak izango dira, bai eta abenduaren 24tik hurrengo urteko urtarrilaren 6ra bitarteko egun guztiak ere, biak barne, jakinarazpen judizial guztietarako, lege prozesalek premiazkotzat jotzen dituztenak izan ezik".

Profesionalei egindako jakinarazpen elektronikoei dagokienez, PZLren 162.2 artikuluak honako hau ezartzen du: "Abuztuan ez zaie profesionalei bide elektronikoz jakinarazteko egintzarik egingo, dagozkien jarduketetarako baliodunak ez badira behintzat"; bestalde, azaroaren 27ko 1065/2015 EDren 16.4 artikuluak honako hau xedatzen du: "Komunikazio eta jakinarazpen elektronikoen hartzaileek haien gaineko kudeaketa eta tratamendu egokia lor dezaten, komunikazio eta jakinarazpen horien metaketa masiboa gertatzen denean, bai egun baliogabe batzuen ondoren bai salbuespenezko inguruabarrak gertatzeagatik bidali behar direnean, sistemak berak eragotziko du egunean ehuneko berrogeita hamar baino gehiago gainditzea komunikazio-egintzen irteera arruntaren bolumena, eta, teknikoki ezinezkoa bada, bidalketaren arduradunek horretarako beharrezko neurriak hartuko dituzte, soberakin metatua hurrenez hurreneko bidalketetan apurka-apurka banatuz, egun baliogabeen ondorengo edo salbuespenezko egoera amaitu ondorengo ondoz ondoko bost egunetan zehar".

Avantius kudeaketa-sistemaren zehaztapen teknikoak direla eta, web-zerbitzuen bidez ematen denez, ez du jakinarazpen telematikoen bidalketa automatikoki kontrolatzeko aukerarik ematen, eta iraileko lehen hiru egun baliodunetan bidalketa masiboen ondoriozko arazoak saihesteko, beharrezkoa da bulego judizialentzat mailakatze bat ezartzea abuztuko egun baliogabeetan sortutako jakinarazpenak telematikoki bidaltzeko, eta legeria prozesalen arabera abuztuan egin beharreko jakinarazpenetarako jarraibideak ezartzea.

XEDEA

Zirkular honen xedea da bulego judizialetarako mailakatzea abuztuan sortutako jakinarazpenen bidalketa telematikoa irailaren lehen 6 egun baliodunetan (irailaren 2, 3, 4, 5, 6 eta 9an), eta argitzea zer jarraibide bete behar diren jakinarazpenak egiteko, aurreko prozedura legediaren arabera nahitaez abuztuan egin behar baitira.

HARTZAILEAK

Zirkular hau idazkari judizialen (egun Justizia Administrazioaren letraduen) Goi-mailako Kidego Juridikoaren Erregelamenduko 16 g) eta h) artikuluetan xedatutakoaren babesean eman da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan destinaturik dauden Justizia Administrazioaren letraduak ditu hartzaile.

EDUKIA

BJLOren 184, eta PZLko 162.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, ezin izango da komunikazio-egintzarik egin abuztuan zehar, salbu eta auzi kriminalen instrukziorako egin behar diren komunikazio-egintzak, zeinetan urteko egun guztiak baliodunak diren, presako jarduketetatik eta prozedura legerian berariaz jasotako prozeduretatik eratorritakoak, gaikuntzarik behar izan gabe izapidetu baitaitezke (administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen legearen 128. artikulua, lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen legearen 43. artikulua...).

Koordinazio Idazkaritzek debeku hori betetzen den kontrolatuko dute, eta debekua betetzen ez duten epaitegi eta zerbitzuei eskatuko zaie abuztuan egiten diren jakinarazpenen arrazoiak justifikatzeko, Justizia Administrazioaren Idazkaritza Nagusiaren 1/2024 Zirkularrean aurreikusitakoa betez. Zirkular honi erantsita doa zirkular hori, eta 2024ko abuztuan eta irailean jakinarazpen telematikoak egiteko moduei buruzkoa da.

Avantius Kudeaketa Prozesaleko sistemak jakinarazpen-sistema arrunta jakinarazpenen egutegiaren daten arabera dauka konfiguratuta, eta egutegi horrek egun baliogabeak baztertzen ditu, abuztua barne hartuta. Abuztu osoa baliaogabea denez, Bizkaian eta Gipuzkoan uztailaren 30ean eta Araban uztailaren 31n egindako jakinarazpenen bidalketak iraileko lehen egun baliadunean iritsiko zaizkie hartzaileei, hau da, irailaren 2an.

1.- Prozedura-legeriaren arabera abuztuan egikaritu behar diren jakinarazpenak

Abuztuan zehar bi jakinarazpen mota egongo dira:

  • Erabili ohi diren berehalako jakinarazpenak, aurrez zehaztutako txantiloiak erabiltzeari lotuta daudenak eta bidaltzen diren egunean bertan jasotzen direnak

Garrantzitsua da gogoratzea berehalako jakinarazpen horiek abuztuan, epe baliodunean bezala, Justizia Administrazioaren letraduek bakarrik egin ditzaketela. Abuztuan, horretarako konfiguratutako txantiloiak berehala eta presaz hautatuta bidali beharko dira, jakinarazpen-data abuztuan izan dadin, lan-egutegiaren arabera.

  • "Presako jakinarazpenak", abuztuko hurrengo egunean jasotzen direnak (astelehenetik ostiralera bitartean, jaiegunetan izan ezik). Presako jakinarazpen horiek baimendutako rolak bakarrik egin ditzake, hau da, Justizia Administrazioaren Letraduak, modu esklusiboan, zigor-arloan izan ezik, non bulegoko kide guztiek egin baititzakete; beraz, jurisdikzio horretan, Justizia Administrazioaren Letraduek beharrezko irizpide eta jarraibideak eman beharko dituzte bulegoek prozedura legeria aurreikusitako jakinarazpenak soilik egin ditzaten. Presako jakinarazpenen sistema agiri sinatuekin baino ezin da egin, eta abuztuaren 1etik organo bakoitzarentzako mailaketan jarraian zehatutako egunera arte egongo da jardunean.

2-Jakinarazpenak irailaren lehen egunetan

Abuztuan sortutako jakinarazpenak eta zirkular honetan organo bakoitzarentzat adierazitako egunera arte automatikoki bidaliko dira egun horretako sistemaren bidez. Irailaren 3an hasiko da mailakatzea, uztailaren azken egun baliodunean bidaliko diren jakinarazpenak profesionalek irailaren 2an jasoko dituztelako. Halaber, organo judizial bakoitzarentzat ezarritako data "bidalketa-data" dela adieraziko da.

Mailaketan adierazitako dataren aurreko egunera arte digitalki sinatuta dauden ebazpen guztiei eragingo die ezarritako jakinarazpen-txandak. Egun horretatik aurrera, jakinarazpenak normaltasunez egingo dira.

3-Jakinarazpenak mailakatzeko datak zehaztea

ARABA

IRAILAK 3

GASTEIZEN EGOITZA DUTE ORGANO JUDIZIALAK

  • Probintzia Auzitegia, Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Atala,
  • Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 4

  • Administrazioarekiko Auzien 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Zigor-arloko 1 zk.ko Epaitegia
  • Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lan-arloko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Zigor-arloko BEZE

IRAILAK 5

  • Adingabeen Epaitegiko ZULUP
  • Zigor-arloko 2 zk.ko Epaitegiko eta Zigor-arloko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Administrazioarekiko Auzien 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lan-arloko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 8 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 6

  • Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Administrazioarekiko Auzien 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lan-arloko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 6 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 7 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Arlo Zibileko/Lan-arloko/Administrazioarekiko Auzien BEZE

IRAILAK 9

  • Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Administrazioarekiko Auzien 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lan-arloko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 9 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • AMURRIOKO BARRUTI JUDIZIALA

IRAILAK 3

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 4

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP

BIZKAIA

BILBON EGOITZA DUTEN ORGANO JUDIZIALAK

IRAILAK 2

  • Zigor-arloko 7 zk.ko Epaitegia

IRAILAK 3

  • Adingabeen 1 zk.ko Epaitegia
  • Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1 zk.ko Epaitegia
  • Instrukzioko 1 zk.ko eta 2 zk.ko Epaitegiak
  • Lehen Auzialdiko 1, 5 eta 7 zk.ko Epaitegiak
  • Merkataritza-arloko 1 zk.ko Epaitega
  • Administrazioarekiko Auzien 1 zk.ko Epaitegia
  • Lan-arloko 1, 2 eta 3 zk.ko Epaitegiak
  • Espetxe-zaintzako Epaitegia

IRAILAK 4

  • Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sala
  • Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Lehen Atala
  • Zigor-arloko 6 zk.ko Epaitegia
  • Adingabeen 2 zk.ko Epaitegia
  • Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 2 zk.ko Epaitegia
  • Instrukzioko 3 eta 4 zk.ko Epaitegiak
  • Lehen Auzialdiko 14 eta 15 zk.ko Epaitegiak
  • Merkataritza-arloko 2 zk.ko Epaitegia
  • Administrazioarekiko Auzien 2 zk.ko Epaitegia
  • Lan-arloko 4, 5 eta 6 zk.ko Epaitegiak

IRAILAK 5

  • Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Sala
  • Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 2 eta 6. Atala.
  • Zigor-arloko 1 zk.ko Epaitegia
  • Instrukzioko 5 eta 6 zk.ko Epaitegiak
  • Lehen Auzialdiko 2, 3, 4 eta 6 zk.ko Epaitegiak
  • Merkataritza-arloko 3 zk.ko Epaitegia
  • Administrazioarekiko auzien 3 zk.ko Epaitegia
  • Lan-arloko 7 eta 8 zk.ko Epaitegia

IRAILAK 6

  • Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Sala
  • Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 3 eta 4. Atala.
  • Zigor-arloko 2 eta 3 zk.ko Epaitegiak
  • Instrukzioko 7 eta 8 zk.ko Epaitegiak
  • Lehen Auzialdiko 8, 9, 13 eta 16 zk.ko Epaitegiak
  • Administrazioarekiko Auzien 4 zk.ko Epaitegia
  • Lan-arloko 9 eta 10 zk.ko Epaitegia

IRAILAK 9

  • Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 5. Atala
  • Zigor-arloko 4 eta 5 zk.ko Epaitegiak
  • Instrukzioko 9 eta 10 zk.ko Epaitegiak
  • Lehen Auzialdiko 10, 11 ,11bis eta 12 zk.ko Epaitegiak
  • Administrazioarekiko Auzien 5 zk.ko Epaitegia
  • Lan-arloko 11 eta 12 zk.ko Epaitegia

BARAKALDOKO BARRUTI JUDIZIALA

  • IRAILAK 3
  • Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiko ZULUP.
  • Zigor-arloko Beterarazpen-zerbitzu Erkideko Zigor-arloko Atala

IRAILAK 4

  • Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 6 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Zigor-arloko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Betearazpen-zerbitzuko Arlo Zibileko Atala

IRAILAK 5

  • Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Zigor-arloko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 6

  • Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 2 zk.ko eta 3 zk.ko Epaitegietako ZULUP

IRAILAK 9

  • Lehen Auzialdiko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP

GETXOKO BARRUTI JUDIZIALA

IRAILAK 3

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Getxoko Betearazpen-zerbitzu Erkidea

IRAILAK 4

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko eta 3 zk.ko Epaitegia

IRAILAK 5

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 6

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 9

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zk.ko Epaitegiko ZULUP

DURANGOKO BARRUTI JUDIZIALA

IRAILAK 3

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Betearazpen-zerbitzu Erkidea

IRAILAK 4

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 5

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 6

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP

GERNIKAKO BARRUTI JUDIZIALA

IRAILAK 3

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Betearazpen-zerbitzu Erkidea

IRAILAK 4

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 5

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 6

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP

BALMASEDAKO BARRUTI JUDIZIALA

IRAILAK 3

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 4

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP

GIPUZKOA

DONOSTIAKO BARRUTI JUDIZIALA

IRAILAK 3

  • Lehen Auzialdiko 1 zk.ko eta 3 zk.ko ZULUP
  • Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Adingabeen Epaitegiko ZULUP
  • Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 2. Atala
  • Zigor-arloko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Zigor-arloko BEZE.

IRAILAK 4

  • Lehen Auzialdiko 2 zk.ko eta 6 zk.ko Epaitegietako ZULUP
  • Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lan-arloko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiko ZULUP
  • Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Lehen Atala
  • Arlo Zibileko/Lan-arloko/Administrazioarekiko Auzien BEZE
  • Zigor-arloko 4 zk.ko Epaitegia

IRAILAK 5

  • Lehen Auzialdiko 4 zk.ko eta 8 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lan-arloko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Zigor-arloko 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Administrazioarekiko Auzien 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 3. Atala

IRAILAK 6

  • Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Merkataritza-arloko 1 zk.ko eta 2 zk.ko Epaitegietako ZULUP
  • Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lan-arloko 2 zk.ko eta 4 zk.ko Epaitegietako ZULUP
  • Administrazioarekiko Auzien 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 9

  • Lehen Auzialdiko 7 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Instrukzioko 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lan-arloko 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Zigor-arloko 1 zk.ko eta 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Administrazioarekiko Auzien 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRUNGO BARRUTI JUDIZIALA

IRAILAK 3

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Betearazpen-zerbitzu Erkidea

IRAILAK 4

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 5

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 6

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 9

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP

TOLOSAKO BARRUTI JUDIZIALA

IRAILAK 3

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Betearazpen-zerbitzu Erkidea

IRAILAK 4

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 5

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 6

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • BERGARAKO BARRUTI JUDIZIALA

IRAILAK 3

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Betearazpen-zerbitzu Erkidea

IRAILAK 4

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 5

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 6

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP

AZPEITIAKO BARRUTI JUDIZIALA

IRAILAK 3

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 4

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP

EIBARKO BARRUTI JUDIZIALA

IRAILAK 3

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 4

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP

IRAILAK 5

  • Lan-arloko Epaitegiko ZULUP
  • Betearazpen-zerbitzu Erkidea

Zirkular honen eranskin gisa, abuztuko jakinarazpenetarako Avantiusen gida erantsi da; edonola ere, sistemaren bereziasunak azpimarratu behar dira jakinarazpenaren hartzaile gisa Fiskaltza sartzen denean.

Jakinaraz bekie zirkular hau probintziako koordinatzaile andreeei, eta berauek Justizia Administrazioaren letraduei jakinaraziko diete.