Menu
Bilatu
  • 2024/12/22
  • 09:48:56
justizia.eus

San Jose sailburuak justizia errestauratiboa eta gatazkak konpontzeko metodo alternatiboak erraztuko dituen lege bat egitea baloratu du

Argitalpen-data: 

San Jose sailburuak justizia errestauratiboa eta gatazkak konpontzeko metodo alternatiboak erraztuko dituen lege bat egitea baloratu du

Sailak biktima erdigunean jarri nahi du, eta oinarrizko zerbitzu publiko horretarako sarbidea ere erraztu egin nahi du

Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak, María Jesús San Josék, zuzentzen duen Sailaren asmoak aurreratu ditu gaur: justizia errestauratiboa eta gatazkak konpontzeko metodo alternatiboak errazteko lege bat egitea baloratzen ari da. Horren guztiaren helburua biktima erdigunean jartzea da, eta baita herritarrei oinarrizko zerbitzu publiko horretarako sarbidea erraztea ere.  

Euskal Kamarako kontrolerako plenoan, Pau Blasi legebiltzarkide sozialistaren galderaren ondotik, sailburuak Pedro Sánchezen gobernuak bultzatutako Lege Organiko bat aipatu du: Justiziaren Zerbitzu Publikoaren Efizientziaren arloko Neurriei buruzko Lege Organikoa, hain zuzen ere. Lege horrekin sistema judizialaren modernizazioan jauzi bat ematea lortu nahi da.

San Josék lege hori guztiz eraldatzailetzat jo du, eta adierazi duenez, eskaintzen digun eremua aprobetxatuz, baloratzen ari diren aukeretako bat da “Justizia Errestauratiboaren alorreko erregulazio propioa eta gure aurretiko esperientzia kontuan hartuko duten irtenbide alternatiboak”. Sailburuak onartu du, nahiz eta ez dagoen gobernuaren lege-egutegian, lantaldeak osatzen hasiak direla, euskal lege baten garapena “aztertzeko”. Ildo horretatik, adierazi du Nafarroak baduela jada bat, eta Katalunia ere bidean dagoela.

“Beraz, ez gara Efizientziaren Legearen kudeaketarekin konformatuko. Ea hobetu dezakegun ikusiko dugu, beti ere gure eskumenen barruan, eta helburu partekatu berarekin: Así que no nos conformamos con la gestión de la Ley de Eficiencia. Vamos a ver si podemos mejorarla desde nuestras competencias con el mismo objetivo compartido: justizia zerbitzu publiko arinago, irisgarriago, berdinzaleago erabakitzaileago bat, izan ere, horixe da Justiziaren beraren DNA”, berretsi du.

Arau eraldatzaileak

Sailburuak azaldu duenez, Efizientzia Legea, Defentsarako Eskubidearenarekin batera, oinarrizko bi arau dira, guztiz eraldatzaileak, eta helburu dute “arrazoiz kexatzen garen egiturazko akatsak zuzentzea”. Izan ere, onartu du “Justizia motel batek Justizia izateari uzten dio, eta Justizia eskuraezin batek, hizkera-zailtasunengatik, zailtasun teknologiko edo fisikoengatik, berdintasunezkoa izateari uzten dio eta ez du betetzen gatazkak konpontzeko bere funtzioa.”

Eta zuzentzeko era, sailburuak gehitu du, “Zerbitzu Publikoaren kontzeptutik da, zerbitzu publikoek eskubide gehiago bermatzen dituztelako eta berdinagoak egiten gaituztelako. Baina haratago joan behar dugu, gatazkari kalterik egiten ez dioten irtenbide terapeutikoak sustatu behar ditugu, eta baita bizitza judizializatzearen ordezko aukera ematea ere”. San Josék uste du horretarako beharrezkoa dela eragile juridikoei beharrezko tresnak eta prestakuntza ahalik eta azkarren ahalbideratzea. “Horrek ahalbideratuko du Justiziak, edozein dela bere modua, zauriak osatzea eta gatazken interesei irtenbidea aurkitzea”.

Konponbiderako tresna alternatiboak bultzatzea Justiziaren sarbidea bermatzea da, auzitegi batetik pasatzea beharrezkoa izan gabe. Sailburuak gogorazi duenez, “gure justizia errestauratiboak momento hauetan nazioarteko errekonozimendu handia du”, eta adierazi du datorren urtean Sailak aurrekontu-partida %46,7 igoko  duela, izan ere, apustua indartu nahi du.

Irakurri albistea Irekian (leiho berri batean irekitzen da)