Menu
Bilatu
  • 2024/10/22
  • 11:18:58
justizia.eus

Badakizu zenbat urte eman behar dituzun Espainian Espainiako nazionalitatea eskatzeko?

Argitalpen-data: 

Espainiako nazionalitatea lortzeko funtsezko baldintzetako bat Espainian bizi izandako urteei dagokie. Oro har, eskaera egin aurretik pertsona interesduna hamar urtez Espainian bizi izatea eskatzen da, legez eta, modu jarraituan.

Esanak esan, zenbait kasutan eskatzen den bizileku-urte kopurua txikiagoa da:

Bost urte eskatzen zaizkie: errefuxiatu izaera lortu dutenei.

Bi urte eskatzen zaizkie: Iberoamerikako, Andorrako, Filipinetako, Ekuatore Gineako, Portugalgo edo jatorri sefardiko pertsonei.

Urtebete eskatzen zaie: Espainiako lurraldean jaio arren, bere garaian Espainiako nazionalitatea aukera bidez eskuratzeko eskubidea baliatu ez zutenei, edo Espainiako herritar edo erakunde baten tutoretza, ordezkaritza osoko ahalmendun kudoretza, zaintza edo harreran bi urtez jarraian egon direnei edo momentu horretan egoera horretan daudenei, Urte-kopurua bera da eskabidea egiteko unean espainiar batekin ezkonduta urtebete daramanarentzat eta legez edo egitez bananduta ez dagoenarentzat, baita espainiar baten alargunarentzat ere, baldin eta ezkontidea hiltzeko unean egitez edo judizialki bananduta ez bazeuden.

Era berean, Espainiatik kanpo jaio direnak, jatorriz espainiarrak diren gurasoak edo aiton-amonak badituzte, Espainian urte bakarra bizi izana frogatu behar dute