Menu
Bilatu
  • 2024/12/ 2
  • 21:10:26
justizia.eus

Ba al zenekien bizi- eta egoera-agiria Bake Epaitegian eskatu dezakezula?

Argitalpen-data: 

Herri askotan dago bake epaitegia eta ez dugu inoiz bertara jotzen. Justizia-jauregia ez duten herri gehienetan (ez direlako auzitegi-barrutiko buru) mota honetako epaitegiak daude. Justizia-administrazioaren konplexutasuna kontuan hartuta, epaitegi hauetan zerbitzu sinplea eskaintzen da; adibidez, bizi- eta egoera-agiriak egiten dira.

Egiaztagiri honen bidez, pertsona bat bizirik dagoela eta dagokion egoera zibila ziurtatzen dira. Hori lortzeko egin behar dena sinplea da: NANarekin dagokizun bake epaitegira joan. Izapide honi buruzko informazio gehiago hemen aurkituko duzu: JustiziaEus-eko Egoitza Judizial Elektronikoaren Bizi-agiriaren ziurtagiriaren atalean 

Ziurtagiri horrez gain, honakoa eskatu daiteke:

  • Ezkontza zibilaren espedientea.
  • Jaiotza-inskripzioak.
  • Bake Epaitegiaren egoitza dagoen udalerrian egindako ezkontza-inskripzioak (berdin du elizakoa edo udaletxekoa den).
  • Bake Epaitegiaren egoitza dagoen udalerrian gertatutako heriotzen inskripzioak.
  • Jaiotza-, ezkontza- eta heriotza-ziurtagiri laburtuak eta hitzez hitzekoak (bai dagokion bake epaitegian inskribatuta daudenak, bai beste batekoak, izan ere, kasu horretan erregistro zibil eta bake epaitegi batzuek beste batzuei eskatzen die).
  • Ezkontza-hitzarmenen inskripzioak.
  • Jaiotza- edo ezkontza-inskripzioak lekualdatzeko eskaerak.

Bestalde, Bake Epaitegiek 90 €-tik beherako erreklamazioei buruzko gai zibilez arduratzeko eskumena dute, baina gaur egun ez dute eskumenik zigor-arloko prozeduren ebaztean. 

Baliteke norbait Bake Epaitegira joan behar izatea hala eskatu zaiolako. Hori gertatzen da beste epaitegi batek komunikazio-egintzaren bat edo eginbideren bat egiteko eskatzen duenean. Eginbide horiek garrantzitsuak izaten dira, eta, horregatik, deitutako pertsona ezin bada agertu beharrezkoa da Bake Epaitegian jakinaraztea.