Menu
Bilatu
  • 2024/07/20
  • 11:28:36
justizia.eus

Indultu-grazia

Izapidetza elektronikoa

Internet bidez eskatzen baduzu, honako hauek egin behar dituzu:

  • Justizia Ministerioaren indultu-eskaeraren zerbitzuan (leiho berri batean irekitzen da) sartu.
  • Identifikazio elektronikoa ahalbidetzen duen bitartekoren bat izan (Izenperen Ziurtagiria, NANe, FNMT  ziurtagiri elektronikoa edo Cl@ve).
  • Honako agiri hauek aurkeztu:
    • Eskabidea (leiho berri batean irekitzen da), behar bezala beteta. (Indultua eskatu duen pertsona epaitegi edo auzitegi batek baino gehiagok kondenatu badute, kondena bakoitzeko indultu-eskaera bat egin beharko da.)
    • NANaren edo pasaportearen kopia.
    • Indultu-espedientea izapidetzea nahi den kondena-epaiaren kopia.
    • Egindako eskaera dela-eta aurkez daitezkeen egiaztagiri guztiak (zigortuaren gizarteratzea, laneratzea edo familian integratzea, desintoxikazio-prozesua, etab.).
  • Edukia digitalki sinatu ahal izateko ekipoan instalatuta edukitzea Autosinadura aplikazioa. Aplikazioa esteka honetan deskarga dezakezu: Autosinadura jaitsi (leiho berri batean irekitzen da).

Aurrez aurreko izapidetza

Aurrez aurre eskatzen baduzu, honako dokumentazio hau eduki behar duzu:

  • Eskabidea (leiho berri batean irekitzen da), behar bezala beteta. (Indultua jasoko duen pertsona epaitegi edo auzitegi batek baino gehiagok kondenatu badute, indultuaren xede den kondena bakoitzeko eskabide bat aurkeztu beharko da)
  • NANaren edo pasaportearen kopia.
  • Indultu-espedientea izapidetzea nahi duzun kondena-epaiaren kopia.
  • Egindako eskaera dela-eta aurkez ditzakezun egiaztagiri guztiak (zigortuaren gizarteratzea, laneratzea edo familian integratzea, desintoxikazio-prozesua, etab.)

Eta honako helbide hauetakoren batean aurkeztu:

Posta arruntez eskatzen baduzu:

Aipatutako dokumentazioa helbide honetara bidali beharko duzu: Justizia Ministerioko Erregistro Orokorra. Poltsa Kalea, 8. 28071 Madril.

Eskaeraren kontsulta

Behin eskaera eginda, haren egoera kontsulta dezakezu Justizia Ministerioaren egoitza elektronikoan (leiho berri batean irekitzen da).

Horretarako identifikazio elektronikoa ahalbidetzen duen metodoren bat izan beharko duzu (NANe edo beste ziurtagiri elektronikoren bat, Cl@ve Pin, Cl@ave Iraunkorra).

Informazio gehiago

  • Indultuak ez du inola ere barne hartuko delituaren ondoriozko erantzukizun zibila.
  • Diruzko zigorren indultuak (isuna) indultatutako pertsona salbuesten du oraindik ordaindu ez dituen zenbatekoak ordaintzetik, baina, ez da ordaindutakoa itzuliko berariaz esaten ez bada.
  • Indultua ez da prozesuko kostetara hedatuko.
  • Indultuak, edozein motatakoa dela ere, errege-dekretu bidez emango dira, eta errege-dekretu hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
  • Indultua ukatzea organo epai-emaileari jakinaraziko zaio interesdunei helaraz diezaien.