Sexu-izaerako delituen ziurtagiria
Izapidetze elektronikoa
Internetetik eskatuz gero, hurrengoa egin behar duzu:
- Justizia Ministerioaren sexu-izaeragatiko delituen ziurtagiria eskatzeko zerbitzura jo
.
- Cl@ve
sisteman erregistratuta egon behar duzu edo plataforma @firma
-k onartutako identifikazio elektronikorako ziurtagiriren bat eduki behar duzu (FNMT
edo DNIe
).
- Inprimakia bete.
Aurrez aurre izapidetu
Aurrez aurre eskatzeko:
- Zure nortasuna hurrengo dokumenturen baten bidez egiaztatu beharko duzu -jatorrizkoa edo kopia erkatua, eta indarrean dagoena-: NAN, atzerritarren espainiako bizileku-txartela, pasaportea, espainiako gidatzeko baimena, europar batasuneko herrialdeko identifikazio-zenbakia edo baliokidea.
- Justizia Miniterioaren web atarian
eskuragarri dagoen Sexu-izaerako delituen ziurtagiri-eredua
behar bezala beteta.
Non eskatu
Aurrez aurre:
- Bizkaia: Euskadiko Justiziako Lurralde Kudeatzailetza (Elkano kalea, 9-7.a, 48008 Bilbao). Eskatu hitzordua Justizia Ministerioaren Lurralde Kudeatzailetzen Aurretiko Hitzordu Zerbitzuan
.
- Gipuzkoa: Gobernuaren Ordezkariordetza (Pio XII.a plaza,6.20010, Donostia/San Sebastian). Eskatu hitzordua Gobernuaren Ordezkaritza eta Ordezkariordetzen Aurretiko Hitzordu Zerbitzuan
.
- Araba: Gobernuaren Ordezkariordetza (Olagibel kalea, 1. 01071, Vitoria-Gasteiz). Eskatu hitzordua Gobernuaren Ordezkaritza eta Ordezkariordetzen Aurretiko Hitzordu Zerbitzuan
.
Informazio gehiago
Nola erantzuten dizugu
Eskaera aurrez aurre egiten baduzu 24 orduko epean testu-mezu bat (SMS) bat jasoko duzu zure eskuko telefonoan; bertan, ziurtagiria online jaisteko lotura bidaliko dizute. Hala ere, kasu batzuetan, arazo teknikoak direla eta, baliteke posible ez izatea eta ziurtagiria igortzeko egun gehiago behar izatea (epea ez da 3 egun baliodun baino luzeagoa izango). Eskaera aurkezten denetik Administrazioak 10 eguneko epea du ziurtagiria emateko.
Eskaera internetetik egin baduzu, ohikoena unean bertan ziurtagiria jasotzea da. Posible ez izatekotan, eskaera egin izanaren agiria jaisteko aukera izango duzu; agirian zenbaki bat agertuko da, eta ziurtagiri elektronikoa prest dagoenean internetetik jaisteko zenbaki hori erabili beharko duzu. Eskaera-inprimakian posta elektroniko helbide bat jarri dezakezu, ziurtagiria prest dagoenean bertan jasotzeko.
Ziurtagiria baliozkoa dela egiaztatu nahi baduzu
Igorritako dokumentuak Egiaztatze Kode Segurua izeneko zenbakia du, dokumentua egiaztatzeko. Zenbaki hori baliatuta, Sexu-izaerako delituen ziurtagiri elektronikoaren Egiaztatze Zerbitzuan ziurtagiria egiaztatu dezakezu, Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoan.
Ziurtagiria atzerrian aurkezteko bada
Ziurtagiri hau Espainian adingabeekin lan egiteko igortzen den bakarra da; hala ere, beste herrialde batean aurkeztu behar baduzu, apostilla jarri edo legeztatu egin beharko duzu.
Enpresa edo erakunde publikoa bazara eta taldekatutako eskaera bat egin nahi baduzu
Enpresa edo erakunde publiko bereko langile guztien sexu-izaerako ziurtagiriaren eskaera taldeka egiteko aukera dago. Kasu horretan, eskaera enpresaren egoitzatik hurbilen dagoen Justiziako Lurralde Kudeatzailetzan aurkeztu behar da. Kontsultatu zer pausu eman behar diren eskaera taldekatua egiteko
.
Azken aldaketako data: