Menu
Bilatu
  • 2024/12/ 2
  • 21:34:04
justizia.eus

Ba al zenekien aitaren abizenak jadanik ez duela lehentasunik?

Argitalpen-data: 

2017ko ekainetik aurrera, seme-alaben abizenak hautatzean ez da aitarena lehenesten gurasoak bat ez datozenean. Ordura arte, gurasoek esaten zieten Erregistro Zibileko langileei umeari zein abizen jarri lehenengo, amarena edo aitarena, eta ordenari buruzko akordiorik izan ezean, aitarena lehenesten zen.

Haatik, 2017 urtean indarrean sartu zen uztailaren 21eko 20/2011 Erregistro Zibilaren Legeren (leiho berri batean irekitzen da) aldaketak nagusitasun hori ezabatu zuen. Gauzak horrela, akordiorik ez badago, Erregistro Zibileko langileek erabakiko dute zein izango den haurraren abizenen hurrenkera, beti ere, horren interes gorena aintzat hartuta.

Orduan, nola aukeratzen da abizenen ordena?

Hiru eguneko epean gurasoek abizenen hurrenkera adosten ez badute, Erregistro Zibileko langileek erabakiko dute zein izango den lehenengo abizena, alfabetikokizozketa bidez, edo izenarekin bat egiteko egokiagoa den abizena lehenengo jarriz.

Nolanahi ere, gurasoek kontuan hartu behar dute lehen seme-alabari jarritako abizenen ordena gainerako seme-alabei ere jarriko zaiela.