Dibortzio-ziurtagiria, beren-beregi, ez da existitzen; hortaz, dibortziatuta zaudela frogatu behar baduzu, ezkontza-ziurtagiria aurkeztu behar duzu. Dokumentua Erregistro Zibilean eskatzen da; bertan, orri-bazterreko ohar batean, ezkontza deseginda dagoela adierazita dator.
Ziurtagiria aurrez aurre Erregistro Zibilean eska dezakezu, edo bestela, JustiziaEus-en online eska dezakezu. Edonola ere, ezkontza erregistratu zenuten Erregistro Zibil edo Bake Epaitegiari eskatu behar diozu.
Jasotzen duzun ziurtagirian, ezkontza deseginda dagoela adierazten duen orri-bazterreko oharrik ez badator, litekeena da epaia eman zuen Lehen Auzialdiko epaitegiak zegokion Erregistro Zibilari horren berri eman ez izana. Horrela bada, dibortzio-epaia eman zuen Epaitegiarekin harremanetan jarri behar duzu, ezkontza erregistratu zenuten epaitegira dibortzio-epaia ofizioz bidal dezan eskatzeko.
Ezkontza-ziurtagiria online eskatzeko inprimakia
Euskadiko organo judizial guztiekin harremanetan jartzeko datuak