Menu
Bilatu
  • 2024/04/16
  • 23:30:08
justizia.eus

Eusko Jaurlaritzak Justizia Administrazioko psikologoen taldea handitu du, lau dotaziorekin (Gobernu Bilera 2023-01-17)

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak Justizia Administrazioko psikologoen taldea handitu du, lau dotaziorekin (Gobernu Bilera 2023-01-17)

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailaren menpeko Justizia Administrazioko zuzendaritzan psikologo izateko lau lanpostu sortzeko baimena eman du gaur Gobernu Kontseiluak. Horrela, talde psikosoziala indartuta aterako da.

Izan ere, haurrak eta nerabeak indarkeriatik babesteko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoa indarrean sartzeak eragina du Justizia Administrazioko talde psikosozialetan. Aurrekontu-zuzkidurari buruzko Lege Organikoan honako hau ezartzen da: “Estatuak eta autonomia-erkidegoek, bakoitzak bere eskumenen esparruan, beharrezko baliabide pertsonal eta materialak eman beharko dizkiete epaitegiei eta auzitegiei, legezko betebehar berriak egoki betetzeko. Era berean, Lege Medikuntzako Institutuei, Biktimei Laguntzeko Bulegoei, aditu- edo laguntza-aholkularitza ematen duten organo teknikoei eta gizarte-zerbitzuei Lege honetan aurreikusitako helburuak eta betebeharrak behar bezala betetzeko beharrezkoak diren baliabide pertsonal eta materialak eman beharko zaizkie”.

Gainera, azken urteetan beharrezkoa izan da Justizia Administrazioko talde psikosozialetan langileak kontratatzea. Horregatik guztiagatik, Gobernuak lau lanpostu berri sortu ditu lan-kontratuko langile gisa: bi Bizkaian, bat Gipuzkoan eta bestea Araban.

Plantilla handitze horrek Funtzio Publikoaren Zuzendaritzaren aldeko txostena du, eta hari dagokio langileen plantilletan dauden egiturazko beharrak aztertzea.

Irakurri albiste osoa Irekia (leiho berri batean irekitzen da)atarian.