Espetxealdi iraunkor berrikusgarria askatasunaz gabetzen duen zigor bat da, eta, izenak, berak, adierazten duen bezala, "berrikus daiteke"; hain zuzen ere, 25 eta 35 urte bitarteko epe jakin bat igarota, presoaren zigorra berriz aztertuko da eta askatasuna lor dezake.
Kontuan izan behar da, zigor hori delitu oso larrietarako soilik ezartzen dela. Gaur egun, honako kasu hauetan aplika daiteke:
- 16 urtetik beherakoen erailketa edo adinagatik, gaixotasunagatik edo ezintasun fisiko edo adimen-desgaitasunagatik bereziki kalteberak diren norbanakoen erailketa.
- Sexu-askatasunaren aurkako delitu baten ondorengo erailketa.
- Talde edo erakunde kriminal bateko kide izanda egindako erailketa.
- Erailketa anizkoitza.
- Erailketa terrorista.
- Estatu buruaren edo haren oinordekoaren hilketa.
- Atzerriko Estatu buruen edo Nazioarteko Hitzarmen bidez babestuta dauden norbanakoen hilketa.
- Genozidioa eta gizarteriaren aurkako delituak.