Menu
Bilatu
  • 2024/04/19
  • 21:23:59
justizia.eus

EAEko 2022ko lege guztien itzulpen-memoria eskuragarri duzu

Argitalpen-data: 

EAEko 2022ko lege guztien itzulpen-memoria eskuragarri duzu

Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak EAEko 2022ko EHAA-Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako legeen memoria eskuragarri jarri du herritar guztientzat. Hauek dira han jasotako arauak:

· 1/2022 LEGEA, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa.

· 2/2022 LEGEA, martxoaren 10ekoa, Gazteriarena.

· 3/2022 LEGEA, maiatzaren 19koa, Euskal Sektore Publikoarena.

· 4/2022 LEGEA, maiatzaren 19koa, Euskal Kasazio-Errekurtso Zibilari buruzkoa.

· 5/2022 LEGEA, ekainaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu-kudeaketa Integralaren eta Dokumentu-ondarearena.

· 6/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarena.

· 7/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Landa-Ingurunearen Garapenarena.

· 8/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoa.

· 9/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Etxeko Animaliak Babesteari buruzkoa.

· 10/2022 LEGEA, azaroaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari baimena ematen diona Vitoria-Gasteizko Udalarekin hitzarmen bat sinatzeko, José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa integratzeko.

· 11/2022 LEGEA, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoarena.

· 12/2022 LEGEA, abenduaren 15ekoa, Kable Bidezko Garraioarena.

· 13/2022 LEGEA, abenduaren 15ekoa, Kiroleko dopinaren aurkako Legea bigarren aldiz aldatzekoa.

· 14/2022 LEGEA, abenduaren 22koa, Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemarena.

· 15/2022 LEGEA, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.

Memoria TMX formatuan dago, zure ordenagailuan erraz deskarga dezazun. Horrez gain, artxiboa irekitzeko  Wordfast, Trados, Transit, Dèja-vu edo  antzeko programa beharko duzu.

Gogoan izan, dena den, IZOk egindako itzulpenak ez duela balio juridikorik eta lanerako tresna gisa baino ez dela eskaintzen.