Menu
Bilatu
  • 2024/07/27
  • 05:44:18
justizia.eus

Ba al zenekien edozein itzulpenek ez duela balio atzerriko dokumentu bat Espainian onar dadin?

Argitalpen-data: 

Oro har, beharrezkoa da gaztelaniaz idatzita ez dauden eta Espainian eragina izan behar duten dokumentu guztiek itzulpen ofiziala izatea. Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioaren Hizkuntzen Interpretaziorako Bulegoaren Erregelamenduaren arabera, soilik hurrengo itzulpenek daukate izatasun hori:

  1. Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioko Hizkuntzen Interpretaziorako Bulegoak ziurtatutakoak.
  2. Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioak ematen duen zinpeko itzultzaile edo zinpeko interprete titulua duenak egindakoak. Gainera, zigiluaren, ziurtagiriaren eta jatorrizko dokumentuaren egiaztatzearen inguruko zenbait baldintza bete behar dituzte.
  3. Espainiaren atzerriko ordezkaritza diplomatiko edo bulego kontsular batek egindakoak edo bere gain hartutakoak, betiere administrazio-unitate horren aurrean hasi edo aurkeztutako eta Espainiako Administrazioak ebatzi beharreko espediente edo prozedura bati erantsitako atzerriko dokumentu publiko bati badagozkio.
  4. Espainian atzerriko ordezkaritza diplomatiko batek edo karrerako bulego kontsular batek egindakoak, betiere beren herrialdeko lege baten testu bati edo haren dokumentu publiko bati ez badagozkie.

Horrez gain, ofizialtzat jotzen dira atzerriko hizkuntza batetik gaztelaniarako itzulpenak eta interpretazioak, eta alderantziz, baldin eta Europar Batasuneko Zuzenbidean indarrean dagoen araudiak izaera hori aitortzen badie.