Apud acta ahalordea
- Izapidetze elektronikoa
- Aurrez aurre izapidetu
- Zer behar duzu?
- Noiz eta non eskatu
- Informazio gehiago
Izapidetze elektronikoa
Apud acta ahalordea elektronikoki eska daiteke daiteke, Justizia Ministerioaren Egoitza Judizial Elektronikoaren bitartez . Egoitza judizialak Espainia osoan baliagarria den apud acta ahalordea emateko zerbitzua eskaintzen du.
Edozein herritarrek eska dezake ahalordea, NAN elektronikoa edo ziurtagiri digitala izanez gero.
Apud acta ahalorde elektronikoa, lehenengo idazkia aurkezten den egunean bertan edo prokuradoreak lehen jarduera egiten duen egunean bertan eman behar da.
Aurrez aurre izapidetu
Euskadiko egoitza judizial batean apud acta ahalordea eskatzeko lehendabizi hitzordua eskatu behar da JustiziaEus-eko Aurretiko Hitzordu Zerbitzuan, hurrengo atalean: Organo Judizialak, Fiskaltzak, Gobernuko Idazkaritzak eta Zerbitzuak.
Apud acta ahalordearen bitartez, prokuradore bati prozedura judizial batean pertsona bat ordezkatzeko ahalmena ematen zaio.
Zer behar duzu?
Apud acta ahalordea edozein bulego judizialeko Justizia Administrazioaren Letraduaren bitartez aurrez aurre eman dezakezu.
Zure burua identifikatzeko dokumentu bat behar duzu (NAN edo pasaportea).
Noiz eta non eskatu
Apud acta ahalordea agerraldi pertsonalaren bidez ematea, lehen idazkia aurkezten den egunean bertan edo prokuradorearen lehen jarduketa gertatzen den egunean bertan gertatu behar da.
Ahalordea aurretik ere eman daiteke, edozein prozedurarako eta espainiako auzitegitarako; horretarako, epaitegietako dekanotzara jo behar duzu. Zenbait kasutan apud acta ahalordea unean bertan ematen da, beste batzuetan aldiz, egun batzuen ostean jasoko duzu. Aurretik emateko ez da beharrezkoa prokuradorea joatea.
Hurrengo lekuetan aurkez dezakezu:
- Edozein bulego judizialetan, Justizia Administrazioaren Letradu baten aurrean.
- Epaitegietako dekanotzan.
Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizialen helbidea eta harremanetarako datuak kontsulta ditzakezu.
Informazio gehiago
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura arautzen duen 39/2015 Legea ren 6.artikuluak Apud Acta ahalordeen inskribapena agintzen du.
Zentzu horretan, martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoaren Bitarteko Elektronikoen Jarduerako eta Funtzionamenduko Errege Dekretua ren 33.artikuluan Apud Acta ahalordeen erregistro elektronikoa arautzen da.
Ahalordea egiazta daiteke Ahalordetze Judizialen Erregistro Elektronikoan inskribatuta dagoela baieztatzen duen kontsulta automatizatuaren bidez, betiere, sistemak horretarako aukera ematen duenean. Bestela, Ahalordetze Judizialen Erregistro Elektronikoan inskribatuta egotearen ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da (Prozedura Zibilaren Legeko 24. artikulua ).
Azken aldaketako data: