Menu
Bilatu
  • 2024/07/27
  • 01:44:51
justizia.eus

Bazenekien zigorra areagotu edo arindu dezaketen inguruabarrak daudela?

Argitalpen-data: 

Astungarriak eta aringarriak delitu bat egiterakoan gerta daitezkeen inguruabarrak dira eta Legeak ezarritakoaren arabera, zigorra areagotu edo arindu dezakete.

Delitua larritzen duten inguruabarrak daudenean, delitu hori astungarriekin egin dela ulertuko da, eta delitugileari ezarritako zigorra handitu egingo da. 

Bestalde, aringarriek erantzukizun kriminala murrizten dute; hortaz, delitugileari ezarriko zaion zigorra arintzen dute.

Jarraian adibide batzuk proposatuko dizkizugu aringarrien eta astungarrian arteko aldea ikus dezazun:

  • Aringarria. Gazte bat etxera sartu da eta pisukidea bere armairuan kuxkuxean harrapatu du. Haserre bizian jarri, ukabilkada bat eman eta pisukidea hil du. Kasu horretan, erailketa sumindura-une batean egin denez, aringarria apikatuko zaio eta zigorra murriztuko da.  
  • Astungarria. Gazte bera etxean sartu da eta pisukidea bere armairuan kuxkuxean harrapatu du. Mendekua prestatzen asteak eman ostean, pisukidearen gelan sartu da eta tiro batez hil du. Kasu horretan, hilketa delituan hainbat astungarri daude: batetik, premeditazioa egon da (hilketa prestatu duelako), eta bestetik, defentsa-gabezia (pistola batekin erasotu du eta pisukideak ez zeukan armarik).