Menu
Bilatu
  • 2025/08/13
  • 04:20:06
justizia.eus

Epaitegi eta auzitegietan praktikak egiteko Deustuko Unibertsitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin hitzarmenak sinatzea onartu da

Argitalpen-data: 

Irekia

  • Bi unibertsitateotan graduko edo masterreko ikasketetan eta Justizia Administrazioko profesionalekin zerikusia duten titulazioetan matrikulatutako ikasleei dago zuzenduta

Gobernu Kontseiluak, María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak proposatuta, gaur onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko epaitegietan eta auzitegietan praktikak egiteko bi lankidetza-hitzarmen sinatzea Deustuko Unibertsitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU).

Hala, bi hitzarmenok jarraipena emango diote Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetako Ministerioarekin eta Deustuko eta Euskal Herriko Unibertsitateekin 2021ean hasitako lankidetza estuari, Justizia Administrazioarekin lotutako titulazioetako graduko eta masterreko ikasketa ofizialetan matrikulatutako ikasleek kanpoko praktikak egin ditzaten epaitegi eta auzitegietan.

Hitzarmen horiek ez dute zuzkidura ekonomikorik, eta benetako lan-inguruneetan esperientzia praktikoaren bidez ikasleen prestakuntza teorikoa osatzea dute helburu, haien lanbide-gaitasuna, enplegurako sarbidea eta ekiteko gaitasuna hobetzeko.

Praktiketarako hitzarmena Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearekin

Era berean, Gobernu Kontseiluak erabaki du, lehen aldiz, hitzarmen bat sinatzea Eusko Jaurlaritzaren, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren (Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren mendeko erakundea) eta Deustuko Unibertsitatearen artean. Helburua da unibertsitate horretako Osasun Zientzien Fakultateko gradu eta graduondokoetako ikasleen eta profesional elkartuen ikerketa eta prestakuntza integrala hobetzea. Hitzarmenak, hasiera batean, lau urteko iraupena izango du, baina beste lau urtez luzatu ahal izango da, aurrez aldeen arteko berariazko akordioa badago.

Deustuko Unibertsitateak Justizia eta Giza Eskubideen Sailari Osasun Zientzien Fakultateko gradu eta graduondokoetako ikasleek AMEEn praktikak egin ahal izateko eskaeraren ondorioz sortu da ekimen hau. Hitzarmenaren helburua da ikasleen prestakuntza indartzea, lan-errealitatearekin zuzeneko harremana izanda eta haien garapen profesionalerako, enplegagarritasunerako eta ekintzailetzarako funtsezkoak diren gaitasunak eskuratuta.

Zehazki, barne hartzen ditu ikasleen prestakuntza-praktikak, irakaskuntza eta ikerketa, oinarrizkoak zein aplikatuak, eta, bereziki, auzitegi-arloan bi aldeen interesekoak direnak.

Irakurri albistea Irekian. (leiho berri batean irekitzen da)