Menu
Bilatu
  • 2025/12/17
  • 16:58:53
justizia.eus

Eusko Jaurlaritzak eta UNEDek hitzarmen berri bat sinatu dute Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan unibertsitate-ikasketak sustatzeko (Gobernu Kontseilua 2025-12-02)

Argitalpen-data: 

Irekia

Eusko Jaurlaritzak eta UNEDek hitzarmen berri bat sinatu dute Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan unibertsitate-ikasketak sustatzeko (Gobernu Kontseilua 2025-12-02)

Justizia eta Giza Eskubideen Sailak eta Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalak (UNED) lankidetza-hitzarmen berri bat sinatzea onartu du gaur Gobernu Kontseiluak, Justizia eta Giza Eskubideen sailburu Maria Jesus San Josek proposatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru espetxeetan unibertsitate-irakaskuntzen programa garatzeko.

Akordioak lau urteko indarraldia izango du eta guztira 200.000 euroko aurrekontu-partida, 2026tik aurrera, urte bakoitzeko aurrekontuan 50.000 euroko partidatan banatuta. Hitzarmen horri esker, 25 eta 45 urte bitartekoek Unibertsitatera Sartzeko Ikastaroa egin ahal izango dute, baita akordioaren eranskinean jasotako Graduko eta Masterreko titulazio ofizialak ikasi ere. UNEDen metodologiak, espetxeen berezko ezaugarrietara egokituta, hezkuntza-eredu zorrotza, eskuragarria eta kalitatezkoa bermatzen du.

Hitzarmena Espainiako Konstituzioaren 25.2 artikuluan oinarritzen da. Artikulu horren arabera, askatasunaz gabetzeko zigorra betetzen espetxean dauden pertsonak berriro hezitzea eta gizarteratzea izan behar da helburua, pertsona horien garapen pertsonala errazteko eta kondena bete ondoren haien gizarteratzea errazteko. Era berean, Espetxeen Lege Organiko Orokorraren 56.2 artikuluan xedatutakoan oinarritzen da. Lege horren arabera, Espetxe Administrazioak hitzarmenak sinatu behar ditu unibertsitate publikoekin —batez ere UNEDekin, presoen mugikortasuna eta ikasketa horien izaera ez-presentziala kontuan hartuta—, espetxean daudenek unibertsitate-hezkuntza jasotzeko aukera izan dezaten bermatzeko.

UNEDek azpiegitura propioa du urrutiko unibertsitate-irakaskuntza ofizialak garatzeko, eta matrikula eta material didaktikoa kudeatzeko; halaber, esperientzia zabala du aurrez aurreko azterketak egiten. Gainera, urteak daramatza espetxeetan unibertsitate-ikasketen programak garatzen, Barne eta Defentsa Ministerioekin, Kataluniako Generalitatearekin eta Andorrako Gobernuarekin sinatutako hitzarmenen bidez.

Irakurri albistea Irekian. (leiho berri batean irekitzen da)