Menu
Bilatu
  • 2025/12/17
  • 16:56:51
justizia.eus

3/2025 zk.-ko zirkularra, 2025-2026ko eguberritan bide telematikoen bitartez egindako komunikazio-egintzei buruzkoa

Argitalpen-data: 

3/2025 zk.-ko zirkularra, 2025-2026ko eguberritan bide telematikoen bitartez egindako komunikazio-egintzei buruzkoa

Eguberriak hurbil daudenez, beharrezkoa da 2026ko utarrilaren lehenengo egun baliodunetan jarraitu beharreko jarraibideak ezartzea, epealdi horretan sortutako jakinarazpenak burutu eta jarduerari modu ordenatuan eta pixkanaka berrekiteko aukera emateko. Horrela, ez zaie kalte laririk egingo administrazio honekin harremana duten profesional guztiei, era guztietako ebazpenen jakinarazpenak masiboki jasotzeak kolapsatu egin baititzake, eta beren jarduera behar bezala egitea eragotzi.

BJLOren 183. artikuluak ezartzen duenez, "abuztuko egun guztiak baliogabeak izango dira, bai eta abenduaren 24tik hurrengo urteko urtarrilaren 6ra bitarteko egun guztiak ere, biak barne, jakinarazpen judizial guztietarako, prozedura-legeek premiazkotzat jotzen dituztenak izan ezik".

Profesionalei egindako jakinarazpen elektronikoei dagokienez, PZLren 162.2 artikuluak honako hau ezartzen du: "Abuztuan eta abenduaren 24tik hurrengo urteko urtarrilaren 6ra bitarteko egunetan ere, biak barne, ez da profesionalei bide elektronikoz jakinarazteko egintzarik egingo, salbu eta dagozkion jarduketetarako baliodunak badira"; bestalde, azaroaren 27ko 1065/2015 EDren 16.4 artikuluak honako hau xedatzen du: "Komunikazio eta jakinarazpen elektronikoen hartzaileek haien gaineko kudeaketa eta tratamendu egokia lor dezaten, komunikazio eta jakinarazpen horien metaketa masiboa gertatzen denean, bai egun baliogabe batzuen ondoren bai salbuespenezko inguruabarrak gertatzeagatik bidali behar direnean, sistemak berak eragotziko du egunean ehuneko berrogeita hamar baino gehiago gainditzea komunikazio-egintzen irteera arruntaren bolumena, eta, teknikoki ezinezkoa bada, bidalketaren arduradunek horretarako beharrezko neurriak hartuko dituzte, pilatutako gehiegizkoa apurka-apurka igorpenetan banatuz, ondoz ondoko bost egunetan, ezgaitasun-aldiaren ondoren edo salbuespenezko egoera amaitu ondoren".

Avantius kudeaketa-sistemaren zehaztapen teknikoak direla eta, web-zerbitzuen bidez ematen denez, ez du jakinarazpen telematikoen bidalketa automatikoki kontrolatzeko aukerarik ematen, eta urtarrilaren hasierako lehen hiru egun baliodunetan bidalketa masiboen ondoriozko arazoak saihesteko, beharrezkoa da bulego judizialentzat mailakatze bat ezartzea eguberrietako egun baliogabeetan sortutako jakinarazpenak telematikoki bidaltzeko, eta prozedura-legediaren arabera epealdi horretan egin beharreko jakinarazpenetarako jarraibideak ezartzea.

XEDEA

Zirkular honen xedea da bulego judizialetarako mailakatzea ezartzea 2025eko abenduaren 24tik 2026ko urtarrilaren 6ra bitartean sortutako jakinarazpenen bidalketa telematikoa hurrengo hiru egun baliodunetan (2026eko urtarrilaren 7a, 8a eta 9a) egiteko, eta argitzea zer jarraibide bete behar diren jakinarazpenak egiteko, zeinak prozedura-legediaren arabera nahitaez 2025eko abenduaren eta 2026ko urtarrilaren egun baliogabeetan egin behar baitira.

HARTZAILEAK

Zirkular hau Idazkari Judizialen (gaur egun Justizia Administrazioaren letraduak) Goi-mailako Kidego Juridikoaren Erregelamenduko 16.g) eta h) artikuluetan xedatutakoaren babesean eman da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan lanean dauden Justizia Administrazioaren letraduak ditu hartzaile.

EDUKIA

  • BJLOren 184. artikuluan eta PZLko 162.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, ezin izango da komunikazio-egintzarik egin abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra bitartean, biak barne, salbu eta auzi kriminalen instrukziorako egin behar diren komunikazio-egintzak, zeinetan urteko egun guztiak baliodunak diren, presako jarduketetatik eta prozedura legerian berariaz jasotako prozeduretatik eratorritakoak, gaikuntzarik behar izan gabe izapidetu baitaitezke (Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioa arautzen duen legearen 128. artikulua, Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen legearen 43. artikulua).

Avantius kudeaketa prozesaleko sistemak jakinarazpenen egutegiko daten arabera dauka konfiguratuta jakinarazpen-sistema arrunta, eta egutegi horrek egun baliogabeak alde batera uzten ditu.

Abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra bitarteko egunak baliogabeak direnez, abenduaren 23an egindako jakinarazpenen bidalketak hurrengo lehen egun baliodunean iritsiko zaizkie hartzaileei, hau da, urtarrilaren 7an.

1.- Prozedura-legediaren arabera egun baliogabeetan burutu daitezkeen jakinarazpenak

Avantius kudeaketa prozesaleko sisteman egun baliogabeetan bi jakinarazpen mota egongo dira:

  • Erabili ohi diren berehalako jakinarazpenak, aurrez zehaztutako txantiloiak erabilitzeari lotuta daudenak eta bidaltzen diren egunean bertan jasotzen direnak.

Garrantzitsua da gogoratzea egun baliogabeetan egiten diren berehalako jakinarazpen horiek, epe baliodunetan bezala, Justizia Administrazioaren letraduek bakarrik egin ditzaketela. Abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra bitarteko epe horretan, xede horretarako konfiguratutako txantiloiak berehala eta presaz hautatuta bidali beharko dira, haien jakinarazpen-data lan-egutegiarekin bat etortzeko.

  • "Presako jakinarazpenak", bidali ondoko egunean jasotzen direnak (astelehenetik ostiralera bitartean, jaiegunetan izan ezik). Presako jakinarazpen horiek baimendutako rolak bakarrik egin ditzake, hau da, Justizia Administrazioaren letraduak, modu esklusiboan, zigor-arloan izan ezik, non bulegoko kide guztiek egin baititzakete; beraz, jurisdikzio horretan, Justizia Administrazioaren letraduek beharrezko irizpide eta jarraibideak eman beharko dituzte bulegoek prozedura-legedian aurreikusitako jakinarazpenak soilik egin ditzaten.

Presako jakinarazpenen sistema agiri sinatuekin baino ezin da egin, eta jardunean egongo da abenduaren 24tik aurrera organo bakoitzarentzako mailakatzean zehatutako egunera arte.

2- Jakinarazpenak mailakatzearen lehen egunetan.

Egun baliogabeetan sortutako jakinarazpenak, eta ondoren zirkular honetan organo bakoitzarentzat adierazitako egunera arte, automatikoki bidaliko dira egun horietan sistemaren bidez. Mailakatzea urtarrilaren 7an hasiko da, eta profesionalek data horietan jasoko dituzte abenduaren azken egun baliodunean bidalitako jakinarazpenak, beraz, jasoaraziko da organo judizial bakoitzarentzat ezarritako data "bidalketa-data" dela.

Ezarriko den jakinarazpen-txandak mailakatzean adierazitako dataren aurreko egunera arte digitalki sinatuta dauden ebazpen guztiei eragingo die. Egun horretatik aurrera, jakinarazpenak normaltasunez egingo dira.

3- Jakinarazpenak mailakatzeko datak zehaztea

ARABA

GASTEIZEN EGOITZA DUTEN ORGANO JUDIZIALAK

URTARRILAREN 7a

  • Probintzia Auzitegia, Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Atala
  • Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 8 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Administrazioarekiko Auzien 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Administrazioarekiko Auzien 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lan-arloko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lan-arloko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • BEZE zigor-arloko atala

URTARRILAREN 8a

  • Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lan-arloko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lan-arloko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Administrazioarekiko Auzien 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Zigor-arloko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP

URTARRILAREN 9a

  • Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Adingabeen Epaitegiko ZULUP
  • Zigor-arloko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Administrazioarekiko Auzien 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 6 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 7 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 9 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • BEZE Zibila/Lan-arloa/Adm.Auziak

AMURRIOKO BARRUTI JUDIZIALA

URTARRILAREN 7a

  • Amurrioko Auzialdi Auzitegiko 1 zk.ko Plaza

URTARRILAREN 8a

  • Amurrioko Auzialdi Auzitegiko 2 zk.ko Plaza

BIZKAIA

BILBON EGOITZA DUTEN ORGANO JUDIZIALAK

URTARRILAREN 7a

  • ANko Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Sala
  • ANko Administrazioarekiko Auzien Sala
  • Probintzia Auzitegiko Izapideen Bulego Erkidea
  • Probintzia Auzitegiko 3. eta 5. Atala
  • Zigor-arloko 7 zk.ko Epaitegia
  • Adingabeen 2 zk.ko Epaitegia
  • Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko 2 zk.ko Epaitegia
  • Espetxe-zaintzako Epaitegia
  • Instrukzioko 9 zk.ko eta 10 zk.ko Epaitegiak
  • Lehen Auzialdiko 5, 6, 16 eta 17 zk.ko Epaitegiak
  • Merkataritza-arloko 3 zk.ko Epaitegia
  • Administrazioarekiko Auzien 1 eta 2 zk.ko Epaitegiak
  • Lan-arloko 9, 10, 11 eta 12 zk.ko Epaitegiak

URTARRILAREN 8a

  • ANko Lan-arloko Sala
  • Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 1. eta 2. Atalak
  • Probintzia Auzitegiko 4. Atala
  • Zigor-arloko 4, 5 eta 6 zk.ko Epaitegiak
  • Adingabeen 1 zk.ko Epaitegia
  • Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko 1 zk.ko Epaitegia
  • Instrukzioko 5, 6, 7 eta 8 zk.ko Epaitegiak
  • Lehen Auzialdiko 9, 10, 12, 13, 14 eta 15 zk.ko Epaitegiak
  • Merkataritza-arloko 2 zk.ko Epaitegia
  • Administrazioarekiko Auzien 3 eta 4 zk.ko Epaitegiak
  • Lan-arloko 5, 6, 7 eta 8 zk.ko Epaitegiak

URTARRILAREN 9a

  • Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 6. Atala
  • Zigor-arloko 1, 2 eta 3. zk.ko Epaitegiak
  • Instrukzioko 1, 2, 3 eta 4 zk.ko Epaitegiak
  • Lehen Auzialdiko 1, 2, 3, 4, 7, 8 eta 11 zk.ko Epaitegiak
  • Merkataritza-arloko 1 zk.ko Epaitegia
  • Administrazioarekiko Auzien 5 zk.ko Epaitegia eta Lan-arloko 6 zk.ko epaitegiaren administrazioarekiko auzien zatia.
  • Lan-arloko 1, 2, 3 eta 4 zk.ko Epaitegiak

BARAKALDOKO BARRUTI JUDIZIALA

URTARRILAREN 7a

  • Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Emakumearen aurkako Indarkeriaren Epaitegiko ZULUP. Arlo Zibila
  • Zigor-arloko Betearazpen Zerbitzuko Zigor arloa

URTARRILAREN 8a

  • Instrukzioko 3 eta 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 3, 4 eta 6 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Zigor-arloko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Emakumearen aurkako Indarkeriaren Epaitegiko ZULUP. Zigor arloa

URTARRILAREN 9a

  • Instrukzioko 1 eta 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 1 eta 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Zigor-arloko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Betearazpeneko Zerbitzuko Arlo Zibila.

GETXOKO BARRUTI JUDIZIALA

URTARRILAREN 7a

  • Getxoko Auzialdi Auzitegiko 1 eta 2 zk.ko Plazak. Arlo zibila
  • Getxoko Auzialdi Auzitegiko 3 eta 4 zk.ko Plazak. Zigor arloa

URTARRILAREN 8a

  • Getxoko Auzialdi Auzitegiko 3 eta 4 zk.ko Plazak. Arlo zibila
  • Getxoko Auzialdi Auzitegiko 1 eta 2 zk.ko Plazak. Zigor arloa

URTARRILAREN 9a

  • Getxoko Auzialdi Auzitegiko 5 eta 6 zk.ko Plazak. Arlo zibila eta zigor arloa.
  • Getxoko Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea.

DURANGOKO BARRUTI JUDIZIALA

URTARRILAREN 7a

  • Durangoko Auzialdi Auzitegiko 1 eta 2 zk.ko Plazak. Arlo zibila
  • Durangoko Auzialdi Auzitegiko 3 eta 4 zk.ko Plazak. Zigor arloa

URTARRILAREN 8a

  • Durangoko Auzialdi Auzitegiko 3 eta 4 zk.ko Plazak. Arlo zibila
  • Durangoko Auzialdi Auzitegiko 1 eta 2 zk.ko Plazak. Zigor arloa

URTARRILAREN 9a

  • Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea.

GERNIKAKO BARRUTI JUDIZIALA

URTARRILAREN 7a

  • Gernikako Auzialdi Auzitegiko 1 eta 2 zk.ko Plazak. Arlo zibila
  • Gernikako Auzialdi Auzitegiko 3 eta 4 zk.ko Plazak. Zigor arloa

URTARRILAREN 8a

  • Gernikako Auzialdi Auzitegiko 3 eta 4 zk.ko Plazak. Arlo zibila
  • Gernikako Auzialdi Auzitegiko 1 eta 2 zk.ko Plazak. Zigor arloa
  • Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea.

BALMASEDAKO BARRUTI JUDIZIALA

URTARRILAREN 7a

  • Balmasedako Auzialdi Auzitegiko 1 eta 2 zk.ko Plazak. Zigor arloa

URTARRILAREN 8a

  • Balmasedako Auzialdi Auzitegiko 1 eta 2 zk.ko Plazak. Arlo zibila

GIPUZKOA

DONOSTIAKO BARRUTI JUDIZIALA

URTARRILAREN 7a

  • Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 1. Atala
  • Lehen auzialdiko 3, 7 eta 8 zk.ko Epaitegietako ZULUP
  • Lan-arloko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Zigor-arloko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiko ZULUP
  • Administrazioarekiko Auzien 2 eta 3 zk.ko Epaitegietako ZULUP
  • Merkataritza-arloko 1 eta 2 zk.ko Epaitegietako ZULUP
  • BEZE zigor-arloa

URTARRILAREN 8a

  • Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 2. Atala
  • Lehen auzialdiko 2, 4 eta 6 zk.ko Epaitegietako ZULUP
  • Instrukzioko 2 eta 3 zk.ko Epaitegietako ZULUP
  • Zigor-arloko 2 eta 3 zk.ko Epaitegietako ZULUP
  • Lan-arloko 2 eta 3 zk.ko Epaitegietako ZULUP
  • Adingabeen Epaitegiko ZULUP
  • BEZE zibila/lan-arloa/administrazioarekiko auziak

URTARRILAREN 9a

  • Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 3. Atala
  • Instrukzioko 4 eta 5 zk.ko Epaitegietako ZULUP
  • Lan-arloko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Zigor-arloko 4 eta 5 zk.ko Epaitegietako ZULUP
  • Administrazioarekiko Auzien 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko 1 eta 5 zk.ko Epaitegietako ZULUP
  • Lan-arloko 4 eta 5 zk.ko Epaitegietako ZULUP

IRUNGO BARRUTI JUDIZIALA

URTARRILAREN 7a

  • Irungo Auzialdi Auzitegiko 1 zk.ko Plaza
  • Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea

URTARRILAREN 8a

  • Irungo Auzialdi Auzitegiko 2 zk.ko Plaza
  • Irungo Auzialdi Auzitegiko 3 zk.ko Plaza
  • Irungo Auzialdi Auzitegiko 4 zk.ko Plaza
  • Irungo Auzialdi Auzitegiko 5 zk.ko Plaza

TOLOSAKO BARRUTI JUDIZIALA

URTARRILAREN 7a

  • Tolosako Auzialdi Auzitegiko 1 zk.ko Plaza
  • Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea

URTARRILAREN 8a

  • Tolosako Auzialdi Auzitegiko 2 zk.ko Plaza
  • Tolosako Auzialdi Auzitegiko 3 zk.ko Plaza
  • Tolosako Auzialdi Auzitegiko 4 zk.ko Plaza

BERGARAKO BARRUTI JUDIZIALA

URTARRILAREN 7a

  • Bergarako Auzialdi Auzitegiko 1 zk.ko Plaza
  • Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea

URTARRILAREN 8a

  • Bergarako Auzialdi Auzitegiko 2 zk.ko Plaza
  • Bergarako Auzialdi Auzitegiko 3 zk.ko Plaza
  • Bergarako Auzialdi Auzitegiko 4 zk.ko Plaza

AZPEITIKO BARRUTI JUDIZIALA

URTARRILAREN 7a

  • Azpeitiko Auzialdi Auzitegiko 1 zk.ko Plaza

URTARRILAREN 8a

  • Azpeitiko Auzialdi Auzitegiko 2 zk.ko Plaza

EIBARKO BARRUTI JUDIZIALA

URTARRILAREN 7a

  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
  • Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP

URTARRILAREN 8a

  • Lan-arloko Epaitegiko ZULUP
  • Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Orokorra

Zirkular honen eranskin gisa, abuztuko jakinarazpenetarako Avantiusen gida erantsi da, abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra bitarteko aldira zabal daitekeena, eta sistemaren berezitasunak azpimarratu behar dira jakinarazpenaren hartzaile gisa Fiskaltza sartzen denean.

Jakinaraz bekie zirkular hau probintziako koordinatzaile andreei, eta berauek Justizia Administrazioaren letraduei jakinaraziko diete.

Bilbon, 2025eko azaroaren 26an

Gobernu idazkaria

Blanca Rosa Barbero Blanco