Menu
Bilatu
  • 2025/02/ 5
  • 07:49:13
justizia.eus

Digitalizazioa

2007. urtean, Justizia Ministerioa Erregistro Zibiletako eta Bake-epaitegi batzuetako erregistro-liburuak digitalizatzen eta grabatzen hasi zen 1950. urteaz geroztik, gero Erregistro Zibileko inskripzioak eta ziurtagiriak kudeatzeko aplikazioan iraultzeko (INFOREG). Eusko Jaurlaritzak berriro ekin dio prozesu horri eta proiektu bat garatu du EAEko Erregistro Zibilen eta Bake Epaitegien 11.356 liburu digitalizatzeko.

Proiektu horri esker, arinago bilatuko dira inskripzioak eta lortuko dira ziurtagiriak, INFOREG eta DICIREGi esker. Aplikazio horiek Erregistro Zibilarekin lotutako dokumentuak izapidetzeko eta funtsezko informazioa eskuratzeko aukera ematen dute.

Proiektuaren helburua Erregistro Zibil Digitala sortzea eta ezartzea da, herritarrei, erregistro zibilei eta beste erakunde batzuei erregistro-informaziorako sarbidea erraztuz. Horrela, edozein pertsonak eskura dezake bere erregistro-informazioa, eta jaiotza-, ezkontza- edo heriotza-ziurtagiriak eskura ditzake Espainiako edozein Erregistro Zibiletik, jatorrizko inskripzio-tokira joan beharrik gabe.