Egoitza judizial elektronikoaren pribatasun politika
Politika honen helburua da zure datuak biltzeko, erabiltzeko eta babesteko egiten ditugun jardunbideei buruzko informazio argia eta zehatza ematea. Egoitza Judizial Elektroniko honetan eskaintzen diren bitartekoen bidez egiten da, betiere datuen babesaren arloan indarrean dagoen araudia betez.
Nork tratatzen ditu zure datu pertsonalak?
Justizia Digital eta Azpiegituren Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Saila
- Posta helbidea: Donostia-San Sebastian kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
- DIR 3: A16034215
- Telefonoa: 945 018 000
Datuak Babesteko Eusko Jaurlaritzako ordezkariaren harremanetarako datuak hauek dira:
- Helbidea: Donostia-San Sebastian kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
- Telefonoa: 945 018 511
- E-maila: dpd-dbo@euskadi.eus
Noren ardura dira Egoitza Judizial Elektronikoan dauden edukiak?
Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailari dagokio Egoitza Judizial Elektronikoaren edukien erantzukizuna.
Nola lortu ditugu zure datu pertsonalak?
Datu pertsonalak zuzenean zugandik lortzen dira, inprimakietan sartutako informazioaren bidez edo autentifikazio-sisteman edota sinadura elektronikoan jasotako informazioaren bidez.
Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Egoitzan ematen diren izapide eta zerbitzuak egiteko.
Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak autentifikazio-mekanismotik eta, hala badagokio, sinadura elektronikotik, formularioetatik eta aurkeztutako dokumentaziotik lortutako datuak erabiliko ditu, izapideok jaso dituzten organo publikoekin egin ahal izateko.
Herritarrentzako Egoitza Judizial Elektronikoaren izapideak eta zerbitzuak hemen daude eskuragarri: Egoitza: Herritarrak
Egoitza Judizial Elektronikoan profesionalentzat dauden izapideak eta zerbitzuak hemen daude eskuragarri: Egoitza: Profesionalak
Zein da zure datuen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa?
Zure datuen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa abenduaren 19ko 6/2023 Errege Lege Dekretuaren 8. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako legezko betebeharra da (6/2023 Errege Lege Dekretua, abenduaren 19koa, justizia-zerbitzu publikoaren, funtzio publikoaren, toki-araubidearen eta mezenasgoaren arloan Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onartzen dituena). Horiek bermatu egiten dute Justizia Administrazioarekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko eskubidea, edo, hala badagokio, profesional gisa duen betebeharra.
Europako araudia
Estatuko araudia
Araudi autonomikoa
Zenbat denborarako gordeko ditugu zure datuak?
Zure datuak behar den denboran gordeko dira adierazitako helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizunak zehazteko. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da, eta ikerketa estatistikorako erabili ahal izango dira.
Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Egoitzan egiten diren izapideen hartzaile diren organo eta organismo publikoei jakinaraziko zaizkie datu pertsonalak.
Halaber, erakunde publiko eskudunei, epaileei eta auzitegiei, Fiskaltzari jakinaraziko zaizkie, horiek emateko legezko betebeharra dagoenean.
Ez dago aurreikusita zure datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik.
Organo eta bulego judizialek egindako tratamendua
Beren datu pertsonalen tratamendua, idazkietan, dokumentuetan, komunikazio-egintzetan eta jatorria edo helmuga organo eta bulego judizialetan duten edozein informazio barne, berauen erantzukizuna izango da, helburu jurisdikzionaletarako tratamenduaren erantzule diren aldetik, eta beren datu pertsonalak erabiliko dituzte lege prozesalak aplikatzetik eratorritako helburuarekin.
Kontserbatzeko epeak eta irizpideak lege hauetan aurreikusitakoak izango dira.
Datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta, hala badagokio, haien tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko eskubideak prozesu-legeen arabera gauzatuko dira, eta eskubide horiek epaitegi eta auzitegietan gauzatu beharko dira. Era berean, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Datuak Babesteko Ikuskapen eta Kontrolerako Zuzendaritzari erreklamatzeko eskubidea ere baliatu ahal izango da, hori baita helburu jurisdikzionaletarako tratamenduetarako kontrol-agintaritza.
Zein dira zure datu pertsonalei buruzko eskubideak?
Datuen babesaren arloko eskubideak baliatzeko, honako izapide hau dago eskuragarri: Datuen babesaren arloko eskubideak baliatzeko eskaera .
Jarraian, zer eskubide balia ditzakezun eta zertan dautzan aurkituko duzu:
Eskubide horri esker, informazio hau jaso ahal izango duzu:
- Tratamenduaren xedeak, tratatuko diren datu pertsonalen kategoriak eta datuen eta horien hartzaileen komunikazio posibleak.
- Ahal izanez gero, datuak gordetzeko epea. Hala ez bada, epe hori zehazteko irizpideak.
- Datuak zuzentzea edo ezabatzea eskatzeko, tratamendua mugatzeko edo tratamenduaren aurka egiteko eskubidea.
- Kontrol-agintaritzari erreklamazioa aurkezteko eskubidea.
- Datuen nazioarteko transferentzia gertatzen bada, berme egokietatik informazioa jasotzea.
- Erabaki automatizatuak (profilak barne), aplikatutako logika eta tratamendu horren ondorioak.
Datuak zuzentzeko eskubideak aukera ematen dizu, datu okerrak zuzentzeaz gain, osatu gabeko datu pertsonalak ere zuzentzeko, baita adierazpen gehigarri baten bidez ere.
Eusko Jaurlaritzako Justizia Digitalaren eta Azpiegituren Zuzendaritzak (Justizia eta Giza Eskubideen Saila) datu pertsonalen tratamendua egitearen aurka egin dezakezu kasu hauetan:
- Interes publikoko misio batean edo interes legitimoan oinarrituta tratatzen direnean, profilak egitea barne.
Sailak dautak tratatzeari utziko dio, salbu eta interesdunaren interesen gainetik dauden arrazoiak egiaztatzen badira, edo erreklamazioak defendatzeko beharrezkoak badira.
Datuak ezabatzeko eskatu ahal izango duzu kasu hauetan:
- Datuak jada beharrezkoak ez direnean jatorrizko helburuetarako.
- Aurka egiteko eskubidea erabili baduzu eta tratamendua legitimatzeko beste arrazoirik ez badago.
- Legezko betebehar bat betetzeko ezabatu behar direnean.
Eskubide hau ez da mugagabea: ezabaketa ez da egingo tratamendua beharrezkoa denean legezko betebeharrak betetzeko edo interes publikoko botereak gauzatzeko.
Datuen tratamendua eteteko edo mugatzeko eska dezakezu:
- Datuen zehaztasuna egiaztatzen den bitartean.
- Tratamenduaren aurka egin baduzu, Sailaren arrazoiak zureen gainetik dauden egiaztatzen den bitartean.
- Datuak gordetzeko, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko behar badituzu.
Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak beretzat gordetzen du politika hau aldatzeko eskubidea, etorkizuneko lege- edo jurisprudentzia-berrikuntzetara egokitzeko.






