Menu
Bilatu
  • 2024/11/21
  • 07:21:08
justizia.eus

Sexu-izaera duten zigor-aurrekarien ezereztea

Internetetik eskatuz gero, hurrengoa egin behar duzu:

Aurrez aurre eskuratzeko:

  • Justizia Ministerioaren web atarian  dagoen sexu-izaera duten zigor-aurrekariak ezerezteko eskaera-eredua behar bezala bete ezazu. Eskaera-eredua ezin baduzu deskargatu idazki bat aurkeztu dezakezu, hurrengo datuekin: izen-abizenak, datu pertsonalak, herria, probintzia eta jaiotza-data, nortasun agiria eta bizilekua, eta jakinarazpenak bidaltzeko eskuko telefono zenbakia edo posta elektroniko helbidea.
  • Ebazpena arintzeko gomendagarria da eskaerari atxikitzea epaitegi edo auzitegi eskudunak igorritako zigorra betetzeari buruzko ziurtagiria.
  • Interesduna zu bazara, zure nortasuna egiaztatu behar duzu eta horretarako NAN edo kopia erkatua aurkeztu behar duzu; Europako atzerritarra bazara Europako txartela edo pasaportea (jatorrizkoa edo kopia erkatua) eta Europatik kanpoko atzerritarra bazara bizileku-txartela (AIZ) edo pasaportea, indarrean eta jatorrizkoa edo kopia erkatua.
  • Eskaera aurkezten duena zure ordezkaria bada, pertsona horrek bere nortasuna eta zurea egiaztatu beharko ditu eta ordezkaritza egiaztatzen duen zuzenbide arloko dokumentua ere aurkeztu beharko du.  

Postaz eskatzeko hurrengoa egin behar duzu:

  • Arestian aipatutako eskaera eta kopia erkatua posta ziurtatu bidez hurrengo helbidera bidali behar duzu: Zigortuen Erregistro Zentrala (Ezerezpenak), San Bernardo kalea, 21, beheko solairua, 28015 MADRIL.

Aurrez aurre

Posta bidez

  • Zigortuen Erregistro Zentrala (Ezerezpenak), San Bernardo kalea, 21, beheko solairua, 28015 MADRIL.

Nola erantzuten dizugu

  • Izapidetzeko epea hiru hilabetekoa da. Epe hori igaro ondoren, ezereztea aintzat hartua izan dela ulertuko da, esanbidezko ebazpenik egon ez bada ere. Interesdunak hasi duen espedientea ebatsi ondoren, eskatzailea behar bezala identifikatu bada, egoitza judizial elektronikoan eskuragarri izateaz gain, posta bidez jakinaraziko zaio eskaeran horretarako izendatu duen helbidera.

Espainiakoa bazara eta eskaera atzerritik egin nahi baduzu:

  • Zigor-aurrekariak ezerezteko eskaera Espainiako kontsulatuaren eta bulego diplomatikoen bitartez egin dezakezu. 

Ohiko galderak

Azken aldaketako data: