Erabilgarri dauden zerbitzu eta izapideak
Herritarrentzako zerbitzu eta izapideak
PSP - Euskadi
PSP-Euskadi pertsona fisiko, juridiko eta profesionalek, parte diren prozeduren espediente judizialean, jakinarazpen telematikoetan eta idazkien aurkezpenean sartzeko eskuragarri duten duten plataforma da eta Kudeaketa Prozesaleko Avantius Sistemarekin integratuta dago. Plataforma horrek honako funtzionalitate hauek ditu:
- Online alta.
- Idazki abiarazle eta izapide-idazki mota guztien aurkezpen telematikoa, legeak gaitutako kasuetan.
- Organo judizialek legez gaitutako kasuetan egindako jakinarazpen telematikoak sinatzea eta eskuratzea.
- Espediente judizial elektronikoetarako (EJE) sarbide osoa, eta legez gaitutako kasuetan edo haien ordezkariei jakinarazitako dokumentazioa.
- Gaitutako erabiltzaileen kudeaketa autonomoa.
- Jasotako jakinarazpenen abisuak, zirriborroko idazkienak eta espedienteen egoeraren eguneratzeenak, besteak beste.
- Beste funtzionalitate batzuk (eskuz kontsultatu).
PSP – Euskadin sartzeko beharrezkoa da identifikazio elektronikoa ziurtagiri digitalaren bidez – PSP - Euskadirako sarbidea
Aurretiko Hitzorduaren Zerbitzua
Eskatu hitzordua Euskadiko egoitza judizial batean sartzeko.
Izapidetze telematikoa - Aurretiko Hitzordu Zerbitzura sarbidea
Erregistro Zibileko izapideak eta zerbitzuak
- Jaiotza-, ezkontza- eta heriotza-ziurtagiriak: eskatu ziurtagiria online eta jaso ezazu postaz zure etxean.
- Izapidetze telematikoa eta aurrez aurrekoa - Jaiotza-, ezkontza- eta heriotza-ziurtagiriak eskatzeko zerbitzura sarbidea
- Bizi- eta egoera-agiria: bizirik zaudela eta zure egoera zibila egiaztatzen duen dokumentua eskatu ezazu.
- Aurrez aurreko izapidetzea - Bizi- eta egoera-agiria eskatzeko zerbitzura sarbidea
- Jaiotza-inskripzioa: jaioberria ospitaletik eta Erregistro Zibil zein Bake-epaitegitik inskribatu ezazu.
- Aurrez aurreko izapidetzea - Jaiotza-inskripzio zerbitzura sarbidea
- Ezkontza-inskripzioa: inskribatu ezazu ezkontza Erregistro Zibilean edo Bake-epaitegian erlijiosoa edo zibila izan zein atzerrian ezkondu bazara.
- Aurrez aurreko izapidetzea - Ezkontza-inskripzio zerbitzura sarbidea
- Heriotza-inskripzioa: heriotza inskribatu ezazu heriotza gertatu den herriaren Erregistro Zibil edo Bake-epaitegian.
- Aurrez aurreko izapidetzea - Heriotza-inskripzio zerbitzura sarbidea
- Ezkontza zibilaren eskaera: eskatu ezazu Erregistro Zibilean edo Bake-epaitegian ezkontza-espedientearen irekiera.
- Aurrez aurreko izapidetzea - Ezkontza zibilaren eskaera zerbitzura sarbidea
- Izen-aldaketa: eskatu ezazu izen-aldaketa Erregistro Zibilean edo Bake-epaitegian.
- Aurrez aurreko izapidetzea - Izen-aldaketa zerbitzura sarbidea
- Deitura-aldaketa: eskatu ezazu deitura-aldaketa, abizenen ordena aldatzea, euskararen grafiara egokitzeko, etab. Erregistro Zibilean edo Bake-epaitegian.
- Aurrez aurreko izapidetzea- Deitura-aldaketa zerbitzura sarbidea
- Nazionalitatearen eskaera: ireki ezazu Erregistro Zibilean edo Bake-epaitegian nazionalitatea eskatzeko espedientea.
- Aurrez aurreko izapidetzea - Nazionalitatea eskatzeko zerbitzura sarbidea
Erreklamazioak eta iradokizunak
Euskadiko Justizia Administrazioan aurkez itzazu zure erreklamazio edo iradokizunak.
Izapidetze aurrez aurrekoa eta telematikoa - Erreklamazio eta iradokizunen zerbitzura sarbidea
Zure izapideen egoera ikusi
Kontsultatu itzazu ziurtagirien eskaerak edo/eta aurkeztutako erreklamazio zein iradokizunen egoera.
Izapidetze elektronikoa ziurtagiri digitalarekin - Zure izapideen egoera ikusteko zerbitzura sarbidea
EKS bitartez egiaztatzea
Egiaztatu ezazu zuk duzun paperezko dokumentua Justizia Administrazioak duenarekin bat datorrela.
Izapidetze elektronikoa ziurtagiri digitalarekin - EKS bitartez egiaztatzeko zerbitzura sarbidea
Prozedura monitorioa eta munta txikiko hitzezko prozedura
Abokatu eta prokuradore gabe diru-kopuru bat judizialki erreklamatu ezazu.
Aurrez aurreko izapidetzea - Prozedura monitorioa eta munta txikiko hitzezko prozedura zerbitzura sarbidea
Apud acta ahalordea
Zure prokuradoreari ahalordea emaiozu epaiketa batean ordezkatu zaitzan.
Izapidetze elektronikoa ziurtagiri digitalarekin - Apud acta ahalorde zerbitzura sarbidea
Konkurtso legeko 684.artikuluko eredu ofiziala
Zorrak badituzu eta horiek berregituratu nahi baduzu, eredu ofizialaren bidez berregituraketa plana aurkeztu dezakezu.
Izapidetza elektronikoa - Konkurtso legeko 684.artikuluko eredu ofizialaren zerbitzura sarbidea
Konkurtso legeko 627.artikuluko inprimakia
Hartzekodun publikoekin zorrak badituzu horiek berregituratzeko plana aurkeztu dezakezu.
Izapidetza elektronikoa - Konkurtso legeko 627.artikuluko inprimakiaren zerbitzura sarbidea
Doako Justizia
Eskatu ezazu doako laguntza juridikoa baldin eta eskakizunak betetzen badituzu.
Aurrez aurreko izapidetzea - Doako justizia eskatzeko zerbitzura sarbidea
Enkante judizial elektronikoak
Enkante publiko batean parte hartu ezazu eta egin ezazu zure eskaintza elektronikoki BOEren enkanteen atariaren bitartez.
Izapidetze telematikoa ziurtagiri elektronikoarekin - Enkante elektronikoen zerbitzura sarbidea
Salaketak
Aurkeztu ezazu salaketa bat Guardiako Epaitegian edo polizia-etxe batean.
Aurrez aurreko izapidetzea - Salaketak aurkezteko zerbitzura sarbidea
Babes-aginduak
Beharrezkoa baduzu, eskatu ezazu babes-agindu bat.
Aurrez aurreko izapidetzea - Babes-agindua eskatzeko zerbitzura sarbidea
Diru-sarrerak epaitegien kontuan
Epaitegiak kontsignazio judizialetarako erabiltzen duen bankuko kontuan gordailua egin ezazu.
Aurrez aurreko izapidetzea - Kontsignazio judizialen zerbitzura sarbidea
Zigor-aurrekarien ziurtagiria
Zigor aurrekariak dituzula edo ez dituzula egiaztatzen duen ziurtagiria eskatu ezazu.
Izapidetze telematikoa ziurtagiri elektronikoarekin - Zigor aurrekarien ziurtagiria eskatzeko zerbitzura sarbidea
Zigor-aurrekariak ezereztea
Zure eskubidea da erantzukizun penala azkendu bada.
Izapidetze telematikoa ziurtagiri elektronikoarekin - Zigor-aurrekariak ezereztea eskatzeko zerbitzura sarbidea
Izaera sexualeko delituen egiaztagiria
Adingabeekin lan egin ahal izateko eskatu ohi den egiaztagiria eskatu ezazu.
Izapidetzea telematikoki (ziurtagiri elektronikoekin) edo aurrez aurrekoa - Izaera sexualeko delituen ziurtagiria eskatzeko zerbitzura sarbidea
Sexu-izaera duten zigor-aurrekariak ezereztea
Sexu-izaera duen delitu baten erantzikuzun penala azkendu bada, zure eskubidea da horien ezereztea eskatzea.
Izapidetza telematikoki (ziurtagiri elektronikoekin) edo aurrez aurrekoa - Sexu-izaera duten zigor-aurrekariak ezerezteko zerbitzura sarbidea
Dokumentuen apostilla
Dokumentu publiko baten sinaduraren benekotasuna ziurtatu nahi baduzu, eskatu haren apostilla.
Izapidetza telematikoki, aurrez aurre edo posta arruntez - Erreklamazio eta iradokizunen zerbitzura sarbidea
Indultu-grazia
Kondena bat jaso baduzu eta zure erantzukizun kriminala azkendu nahi baduzu indultu-grazia eska dezakezu.
Izapidetza telematikoki, aurrez aurre edo posta arruntez - Indultu-graziaren zerbitzura sarbidea
Bidegabeko diru-sarrerak itzultzea
Tasa okerra ordaindu duzunean edo behar bezala ordaindu ez baduzu itzultzea eska dezakezu.
Izapidetza telematikoki, aurrez aurre edo posta arruntez - Bidegabeko diru-sarrerak itzultzeko zerbitzura sarbidea
Azken nahien ziurtagiria
Norbaitek testamenturen bat egin duen eta zein notarioren aurrean egin duen jakin nahi baduzu eskatu ezazu bere azken nahien ziurtagiria.
Izapidetza telematikoki edo aurrez aurre - Azken nahiaren egintzen ziurtagiriaren zerbitzura sarbidea
Judizioz kanpoko peritu-txostenak
Trafiko-istripu baten kalteak baloratzeko eska ezazu.
Aurrez aurreko izapidetzea - Judizioz kanpoko peritu-txostenak eskatzeko zerbitzura sarbidea
Oposizioak prestatzeko bekak
Oposizioak prestatu nahi badituzu beka eska dezakezu.
Izapidetza elektronikoa - Oposizioak prestatzeko bekak eskatzeko zerbitzura sarbidea
Biktimari laguntza
Delitu baten biktima izan bazara, aholkua eska ezazu.
Aurrez aurreko izapidetzea – Biktimari laguntza eskatzeko zerbitzura sarbidea
Hipoteka-bitartekaritza
Utzarazpena ekiditeko finantza-erakunde batekin zorra negoziatzen laguntzen dizun zerbitzura jo ezazu.
Aurrez aurreko izapidetzea - Hipoteka-bitartekaritza zerbitzura sarbidea
Ediktu Taula Judizial Bakarra
Kontsulta itzazu epaitegiek argitaratutako ediktu guztiak.
Izapidetze telematikoa - Ediktu Taula Judizial Bakarrara sarbidea
Eraikin judizialen bilatzailera sarbidea
EpaiDigitala
Sar zaitez epaiketa edo jarduera birtual batera Webex bidez.
Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikoa
Mikroenpresentzako prozedura berezia gauzatzeko plataforma da.
Izapidetze telematikoa ziurtagiri elektronikoarekin - Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikora sarbidea
PLABI
Ondasunen likidazio batean parte hartu nahi baduzu, Ondasunak likidatzeko plataforma elektronikoa erabili behar duzu.
Izapidetza telematikoa - Ondasunak likidatzeko plataforma elektronikora sarbidea
Profesionalentzako zerbitzu eta izapideak
PSP - Euskadi
PSP-Euskadi pertsona fisiko, juridiko eta profesionalek, parte diren prozeduren espediente judizialean, jakinarazpen telematikoetan eta idazkien aurkezpenean sartzeko eskuragarri duten duten plataforma da eta Kudeaketa Prozesaleko Avantius Sistemarekin integratuta dago. Plataforma horrek honako funtzionalitate hauek ditu:
- Abiarazteko eta izapidetzeko idazki mota guztien aurkezpen telematikoa.
- Espediente judizial elektronikoetarako (EJE) eta horien dokumentazio osorako sarbide osoa, ikustaldien grabazioak barne.
- Organo judizialek eta fiskaltzak egindako jakinarazpen telematikoak sinatzea eta eskuratzea.
- Gaitutako erabiltzaileen kudeaketa autonomoa.
- Jasotako jakinarazpenen, zirriborro-idazkien eta aldeei egindako kopien kudeaketaren abisuak, eta espedienteen egoeraren eguneratzeak, besteak beste.
- Rol mota bakoitzaren beste funtzionalitate esklusibo batzuk (kontsultatu eskuz).
PSP – Euskadin sartzeko beharrezkoa da identifikazio elektronikoa ziurtagiri digitalaren bidez – PSP - Euskadirako sarbidea
JustiziaSip (aplikazioa kontsulta moduan bakarrik)
JustiziaSip sistemaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten epaitegi eta auzitegietan izapidetzen ari diren eta parte hartzen duzun auzigaien egoera ezagutu ahal izango duzu.
2023/02/24an, PSP-Euskadi aplikazioak behin betiko ordezkatu zuen JustiziaSip. Data horretatik aurrera ez da jakinarazpen telematikorik iristen JustiziaSip-en bidez, eta ezin da idatzi telematikorik aurkeztu sistema horretatik.
Aplikazioa kontsulta moduan baino ez dago erabilgarri.
JustiziaSipera sartzeko ziurtagiri digital bidez digitalki identifikatu behar duzu - JustiziaSip komunikazio elektronikoen zerbitzura sarbidea .
JustiziaIkusBi
Zerbitzu honen bidez, espediente baten ikustaldien grabazioak bistaratu ahal izango dituzu. Horretarako, JustiziaSipen sartu behar duzu ziurtagiri digitalaz baliatuta - Ikustaldien grabaziotarako sarbidea JustiziaIkusBI bidez .
EpaiDigitala
Epaiketa eta jarduketa birtualak egiteko Webex aplikazioan oinarritutako tresna da.
Izapidetze telematikoa - EpaiDigitalara sarbidea
Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikoa
Mikroenpresentzako prozedura berezia gauzatzeko plataforma da.
Izapidetze telematikoa ziurtagiri elektronikoarekin - Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikora sarbidea
Ondasunak likidatzeko plataforma
Justizia Ministerioak likidazioan dauden mikroenpresen aktiboak argitaratzeko abian jarritako atari publiko elektronikoa da.
Izapidetze telematikoa - Ondasunak likidatzeko plataformara sarbidea
Konkurtso legeko 684.artikuluko eredu ofiziala
Zorduna bazara eta zure zorrak berregituratu nahi badituzu berregituraketa-plana aurkeztu dezakezu.
Izapidetza telematikoa - Konkurtso legeko 684.artikuluko eredu ofizialaren zerbitzura sarbidea
Konkurtso legeko 627.artikuluko inprimakia
Zorduna bazara, zure hartzekodunak publikoak badira eta zure zorrak berregituratu nahi badituzu berregituraketa-plana aurkeztu dezakezu.
Izapidetza telematikoa - Konkurtso legeko 627.artikuluko zerbitzura sarbidea