Menu
Bilatu
  • 2024/12/21
  • 13:31:23
justizia.eus

Erreklamazioak eta iradokizunak

Egoitza Judizial Elektronikoaren bitartez Euskadiko Justizia Administrazioarekin lotutako erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ditzakezu.

Erreklamazio edo iradokizun bat aurkezteak ez du eraginik prozedura bakoitzaren araudi erregulatzailearen arabera egikaritu ditzakezun gainerako eskubideetan edo jardueretan.

Erreklamazio eta iradokizun bat telematikoki aurkezteko zerbitzura sar zaitez.

Gogoratu erreklamazioak edo iradokizunak aurrez aurre ere aurkeztu daitezkeela, epaitegi edo auzitegietan, agintaritza organoetan, Herritarren arretarako bulegoetan (Justizia Jauregietan daude), Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian, Justizia Ministerioan zein Autonomia Erkidegoetako Administrazioetan.

Euskadiko organo judizial guztien helbideak eta telefonoak kontsultatu itzazu.

Bide honetatik erantzuten ez diren erreklamazioak edo iradokizunak hurrengoak dira:

  • Salaketaren egitatea diziplinako arau-haustetzat hartzeko modukoa denean:
    • Epaileen eta Magistratuen aurkako diziplina-mailako salaketak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Diziplina Batzordearen eskumenekoak dira.
    • Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileekin lotutako salaketak, gertaeren arabera, Justizia Auzitegi Nagusiaren, Justizia Ministerioaren, edo lekualdatutako langileen kasuan Erkidegoko Administrazioaren eskumenekoak dira.
  • Epai edo ebazpen judizial baten edukiari buruzkoak. 
  • Epaileek agindutako ebazpenak aipatzen dituztenak, epaileak euren jurisdikzio-funtzioetan independenteak baitira. 

Gainera, Botere Judizialaren aginte organoek ezin dute Epaile edo Magistratuek hartutako erabakiak baliogabetzeko edo zuzentzeko prozedura judizialetan parte hartu.

Ezin duzu, ezta ere, Epaile edo Magistratu batek emandako epai edo ebazpen batekin bat ez zatozela adierazteko kexarik edo erreklamaziorik aurkeztu. Kasu horretan, aurkaratzeko aukerarik badagoen jakin behar duzu, eta aurkaratzea aurkezteko epeak eta legezko prozedurak bete behar dituzu.

Edozein kasutan, aurkezten duzun kexak edo iradokizunak ez du aurkaratze administratibo mailarik, hortaz, ezin dira eten indarrean dagoen araudiak ezarritako epeak.

Zure erreklamazio edo iradokizunen egoera kontsultatu:

Euskadiko Egoitza Judizial Elektronikoaren bidez egin dituzun erreklamazioen edo iradokizunen egoera kontsulta ditzakezu Herritarren Gunean (leiho berri batean irekitzen da) .

Zerbitzuan sartzeko modu seguruan identifikatu behar zara identifikazio elektronikoaren bidez.