Menu
Bilatu
  • 2024/11/21
  • 07:37:03
justizia.eus

Herritarrek Justiziaren aurrean dituzten Eskubideen Gutuna

2001eko maiatzaren 28an sinatu zen Justizia Erreformatzeko Estatu Ituna. Itunaren lehentasunetako bat Herritarrek Justiziaren aurrean dituzten Eskubideen Gutuna (PDF, 39 KB) (leiho berri batean irekitzen da) prestatzea izan zen, 2002ko apirilaren 16an Diputatuen Kongresuan onartu zena.

Gutunak bi xede ditu:

  • Batetik, Justizia Administrazio modernoa eta irekia eta herritarrekiko arduratsua izatea; herritarrek Justiziaren funtzionamenduari buruzko kexak eta iradokizunak egin ahal izango dituzte, bai eta, behar izanez gero, kalte-ordainak galdatu ere. 
  • Bestetik, babes gutxien duten herritarrei arreta berezia eskaintzea: etxeko indarkeriaren biktimei, adingabeei, pertsona ezinduei edo etorkinei. 

Gutunak, gainera, herritarrek abokatu eta prokuradoreen aurrean dituzten eskubideak galdegiteko oinarriak ere ezartzen ditu, besteak beste, deontologiaren ikuspegitik jokabide zuzena, haien lanaren gutxi gorabeherako kostuari buruzko informazio argia, eta kalitatezko doako aholkularitza, pertsonak doako laguntza juridikorako eskubidea duenean.

Herritarrek Justiziaren aurrean dituzten Eskubideen Gutunak Justizia Administrazioaren zerbitzura lan egiten duten guztiei eragiten die.