Hipoteka-bitartekaritza
Izapidetza
Hipoteka Bitartekaritzaren bidez, gaizorpetutako familien eremuan, zorra ahalik eta baldintzarik onenean kitatzen saiatzen da. Zerbitzua erabili nahi baduzu, Hipoteka-Bitartekaritzako Zerbitzuarekin telefonoz harremanetan jar zaitez eta arduradunek mezu elektroniko bat bidaliko dizute, zer egin behar duzun adieraziz:
- Mezuan erantsitako eskabidea bete.
- Eskatutako dokumentuak eskaneatu eta, eskaerarekin batera, honako helbide honetara bidali: akareaga@ekonomista.eus
- Hipoteka-bitartekaritzako Zerbitzuak dokumentazioa berrikusiko du.
- Telefono bidezko hitzordua emango dizute, dokumentazioa egiaztatzeko (beharrezkoa balitz), zure eskaera erregistratzeko, eta sarrera-erregistro horren zenbakia duen kopia bat bidaltzeko.
Harremanetarako telefonoak:
- Bizkaian: 94 415 26 44/94 661 32 10
- Gipuzkoan: 943 01 41 96
- Araban: 945 25 02 09
Baldintzak
- Finantza Erakunde horrekin hasitako negoziazioan konponbiderik lortu ez izana.
- Etxebizitza enkantean ez egotea.
- Hipoteka-mailegua 350.000 €-tik gorakoa ez izatea (hipoteka sinatu zen unean).
- Ohiko etxebizitza Euskadin kokatua egotea.
- Jabetzan beste etxebizitzarik ez izatea.
Zer behar duzu
Kontuz: Jatorrizko dokumentuak eta bakoitzaren kopia eraman behar duzula gogoratu.
Nahitaezko dokumentazioa:
- Titularren NANa/AIZa.
- Ersoketa-eskritura.
- Mailegu-eskritura.
- Erooladatze-ziurtagiria.
Agiri hauek ere aurkeztu ahal izango dira:
- Finantza erakundearen dokumentu eguneratua, maileguaren egoeraren inguruan.
- Familia unitateko kide guztien eta maileguaren titularren arrenta aitorpena edo diru-sarreren.
- Beste zor batzuen inguruko xehetasuna.
- Jasotako jakinarazpen judizialak.
Nora jo
Bizkaian, Ekonomisten Euskal Elkargoa da zerbitzu horren arduraduna.
Gipuzkoan eta Araban, Kontuen Zinpeko Aztertzaileen Institutuak dira zerbitzu horren arduradunak.
Kontsulta itzazu Hipoteka-Bitartekaritzako Euskadiko Zerbitzuen helbideak eta harremanetarako datuak.
Informazio gehiago
Ohiko galderak
Hipoteka-bitartekaritzari buruzko ohiko zalantzak jaso ditugu Ohiko galderak atalean