Menu
Bilatu
  • 2024/11/21
  • 07:47:25
justizia.eus

Epainet

Epainet Bake Epaitegietan prozeduren tramitazioa kudeatzeko eta Eusko Jaurlaritzari estatistikak telematikoki bidaltzeko erabiltzen den aplikazioa da.

Aplikazio hori Justizia Administrazioko langileek dituzten bake-epaitegi guztietan erabiltzen da, bai eta Justizia Administrazioko langileek ez dituzten epaitegi batzuetan ere.

Aplikazioaren funtzionamendua

Epainet aplikazioa komunikazio-egintzen dokumentazioa igortzeko erabiltzen da; dokumentazio hori guztia ele bitan dago. Erregistro bakoitzean dokumentu bat egin ahal izateko, datu hauek sartu behar dira:

  • Jurisdikzioa
  • Parte-hartzailearen datuak
  • Organo exhortatzailea
  • Prozedura-mota
  • Egin beharreko eginbidea

Dokumentazioa

Jarraian, Erabiltzailearen Eskuliburua (PDF, 1.41 MB) (leiho berri batean irekitzen da) kontsulta dezakezu, erabiltzen ikasteko.

Alta-prozesua eta gorabeherak

Aplikazioan alta emateko edo edozein zalantza, gorabehera edo iradokizunetarako arreta jasotzeko, jarri harremanetan Deiturekin.