Menu
Bilatu
  • 2024/12/21
  • 13:23:35
justizia.eus

Sartzeko arazoak dituzu?

Jarraian, Profesionalen Arlora eta PSP - Euskadi aplikaziora sartzean gerta daitezkeen akats batzuk azalduko dizkizugu, baita horien konponbidea ere:

Ziurtagiria baliozkotzea

Ziurtagiri digitalaren baliozkotasuna egiaztatzeko, VALIDe  (leiho berri batean irekitzen da) izeneko aplikazio bat dago, eta horri esker, ziurtagiri baten baliozkotasuna online egiazta daiteke @firma plataformaren aurka.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan, IZENPEk (leiho berri batean irekitzen da) antzeko tresnak ditu ziurtagiriak baliozkotzeko.

Baimendu gabeko erabiltzailea

Erabiltzaileak, baliozko ziurtagiri digitala izan arren, aplikazioan sartzeko baimenik ez badu, pantaila hauetako bat agertuko da:

Izan ere, NANa ez dago alta emanda aplikazioan edo ez dago behar bezala sartuta; beraz, dagokion Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren atarian kontsultatu beharko dituzu erabiltzailearen altaren egoera egiaztatzeko egin beharreko urratsak.

Ziurtagiri digitalarekin arazoak

Batzuetan, ziurtagiria eguneratzen bada, honako hauek gerta daitezke:

  • Orriak bezero-ziurtagiri baliodun bat behar izatea
  • Ziurtagiria ez kargatzea

Arazo hori konpontzeko, erroko ziurtagiria deskargatu behar da. Horretarako, erabiltzen den ziurtagiri motaren eta erabiliko den nabigatzailearen arabera, urrats hauek egin behar dira: