Salaketa aurkeztu
Salaketa aurkeztu
Salaketak ahal bezain argiena eta osatuena izan behar du eta, gutxienez, datu hauek jaso behar ditu:
- Salatzen diren egitateak.
- Salatzen diren egitateak noiz gertatu ziren.
- Egitateak non gertatu ziren (toki batean baino gehiagotan izan daiteke).
- Egitateen lekuko posibleak.
- Eta judiziorako interesgarritzat jotzen duzun beste edozein datu.
Zer behar duzu?
Lesiorik baduzu, mediku-azterketaren ziurtagiria. Lesio fisikorik izanez gero, oso garrantzitsua da ahal bezain azkar, baita salaketa aurkeztu baino lehen ere, osasun-zentro batera joatea (zure etxetik gertuen duzun osasun-zentrora edo hurbilen duzun Ospitaleko Larrialdietara).
Noiz eta non eskatu
Delitua preskribatuta ez dagoen bitartean, salaketa idatziz edo hitzez aurkez dezakezu Guardiako Epaitegian edo polizia-etxe batean, bai Ertzaintzan, bai Udaltzaingoan.
Kontsulta ezazu EAEko Guardiako Epaitegien direktorioa.
Aurkezteko epea
Delituak preskribatzen ez duen bitartean aurkez dezakezu salaketa.
Informazio gehiago
Nola erantzuten dizugu
Salaketa aurkeztu ondoren, izapidea hasi duzun udalerriko Instrukzioko Epaitegiak gertatutakoa ikertuko du. Horretarako, lekukoak deituko ditu, auzipetu posibleen adierazpenak entzungo ditu, adituen txostenak eskatuko ditu...
Ikerketa-lanak bukatu ondoren, Instrukzioko Epaileak ekintza hauetakoren bat egin beharko du:
- Fiskaltzaren txostena jaso ondoren, prozedura artxibatuko duen erabaki: instrukzioko Epaileak zure prozedura artxibatzea erabakitzen badu, eta kaltetuta sentitzen bazara, artxibatzearen aurkako errekurtsoa aurkez dezakezu.
- Prozedura Zigor-arloko Epaitegira edo Auzitegi Nazionalera bidali, egitateak delitu astun direla ulertzen badu: instrukzioko Epaileak prozedura Zigor-arloko Epaitegira bidaltzea erabakitzen badu, Zigor-arloko Epaitegiak finkatuko du judiziorako eguna eta ordua, alderdiak eta lekukoak deituko ditu eta epaia emango du.
- Judizioa egiteko eguna Instrukzioko Epaitegian bertan adierazi: instrukzioko Epaileak judizioa egiteko eskuduna dela ulertzen badu, epaitza legez finkatutako delitu edo hutsegiteengatik emango du.Ebazpena baino lehenago zigor arloko bitartekaritzara ere bidal daitezke eginbideak.
Epaia eman ondoren, Epaileak bere eskura dituen baliabide guztiak erabili beharko ditu zuzen betetzen dela bermatzeko. Adibidez, epaitza ekonomikoa dakarren epaia bada, zorra ordaintzeko adina ondasun enbargatuko ditu. Epaia askatasuna kentzea bada, ordena publikoko indarrei atxilotu eta espetxeratzeko agindua emango die eta, beharrezkoa bada, bilatzeko eta atxilotzeko agindua ere emango du.
Mediku-azterketa
Salaketa aurkezterakoan lesio fisikorik baldin baduzu, auzitegi-mediku batek aztertu beharko zaitu, horren aurretik osasun-zentro batera joan eta ziurtagiri medikoa eman badizute ere.
Ebazpenarekin bat ez etortzea
Alderdietakoren bat judizioan emandako ebazpenarekin ados ez badago, errekurtsoa aurkez dezake. Errekurtsoa goragoko instantzia batera bidaliko da, Probintzia Auzitegira. Han, kasua berriz aztertuko dute eta epaia emango dute. Jarraian, autoak dagokion Epaitegira bidaliko dira, epaia betearaz dezan.
Ohiko galderak
Salaketak aurkezteari buruzko ohiko zalantzak jaso ditugu Ohiko galderak atalean.
Azken aldaketako data: