Menu
Bilatu
  • 2024/06/14
  • 16:29:38
justizia.eus

Eusko Jaurlaritzak Aholku Sareko lau bulego berri ireki ditu pertsona migratzaileei aholkularitza juridikoa emateko

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak Aholku Sareko lau bulego berri ireki ditu pertsona migratzaileei aholkularitza juridikoa emateko

Urretxu, Tolosa, Markina Xemein eta Zornotza Atzerritarren arloko Laguntza Juridikoaren Euskal Sarean sartu dira, 28 informazio-punturekin EAEn

Beatriz Artolazabal sailburuak balioa eman dio Biltzenek kudeatzen duen zerbitzu honi, zortzi gizarte-erakunderekin eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru abokatu-elkargoekin batera

Aholku Sareak 2022an 5.158 kontsulta eta 47 informazio-saio egin zituen, eta 1.455 pertsonak hartu zuten parte

“Helburu bat daukagu: pertsona migratzaileek beren egoera erregularizatu ahal izatea, lan-merkatuan sartu ahal izateko”. Hitz horiekin, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur goizean ireki du bere hitzaldia Urretxuko Udalean. Artolazabal Tolosan, Markina-Xemeinen eta Amorebieta-Etxanon ez ezik, aurten Eusko Jaurlaritzak migratzaileei zuzendutako aholkularitza juridikorako irekiko dituen lau bulego berriak aurkeztera joan da Gipuzkoako herri horretara.

Aurkezpen ekitaldian izan dira Urretxuko alkate Jon Luqui Albisua, Tolosako alkate Olatz Peon, Markina-Xemeingo lehen zinegotzi Luis Maria Egurrola eta Amorebieta-Etxanoko Andoni Agirrebeitia; Migrazio eta Asiloko zuzendari Xabier Legarreta eta tokiko udalbatzaren ordezkari gisa bertaratu diren beste pertsona batzuk.

Horrela, Aholku Sarea – Atzerritartasunari buruzko Laguntza Juridikoaren Euskal Sareak 28 informazio-gune izango ditu euskal geografian: 10 Bizkaian, 10 Gipuzkoan eta 8 Araban. “Helburua da pertsona migratzaileei beren bizi-exodoaren bide gogorrean laguntzea”.

“Lan-merkatuan sartzeko oztopo burokratikoak eta legalak daude. Eta hori dela eta, Aholku Sarea sortu zen; bidea lege-aholkularitza baten bidez bideratzeko, eta informazioa emateko, partikularrei eta migratzaile-elkarteei ez ezik, Abokatutzako profesionalei ere, arlo horretan dituzten zalantzak argitu behar baitituzte”, nabarmendu du sailburuak.

Beatriz Artolazabalek “lankidetza publiko-pribatuari” balioa eman dio zerbitzu honetan. Honako hauek hartzen dute parte: Biltzen, Laguntza Juridikoaren, Integrazioaren eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua, Migrazio eta Asilo Zuzendaritzaren menpekoa; Euskal Abokatutzaren hiru Elkargoak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa), eta hirugarren sektoreko zortzi erakunde: Zehar-errefuxiatuekin, Euskadiko Gurutze Gorria, Caritas, Kosmópolis, Adiskidetuak, Cite-CCOO, Bide Eginez eta SOS Arrazakeria Gipuzkoa. Azken biak arduratuko dira Bizkaiko eta Gipuzkoako gune berriak kudeatzeaz, hurrenez hurren.

Aholku Sarearen helburura itzuliz, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu du pertsona migratzaileak lan-merkatura sartzeak “guztion onerako” balioko duela; izan ere, “administrazio-erregularizazioari esker, lan egin ahal izango dute, eta, beraz, gizarte-laguntzak alde batera utzi, eta bizitza berri bati ekingo diote, beren kabuz moldatzeko”.

Beatriz Artolazabalek gogorarazi du Migraziorako Euskal Itun Soziala kolektibo horren “desberdintasun- eta urratze-egoerak arintzeko” sortu zela. Eta azaldu duenez, aholkularitza juridikoak garrantzi handiagoa hartzen du une honetan, “erregularizazio-prozesuak tramitatzeko bide ematen duten figura berriak; gizarte-errotzeari lan-errotzea eta prestakuntzakoa gehitu zaizkio” onartu baitira.

“Bistan da Euskadira iristen diren pertsona migratzaileei laguntzeko tresnak, zerbitzuak eta konpromisoa ditugula. Atzerritartasunaren arloko eskumenen transferentzia gauzatzea falta zaigu, Euskal Harrera Ereduari behin betiko forma eman ahal izateko”, esan du

Artolazabalek, azkenik, “errefuxiatuentzako makrozentro masifikatuak” auzitan jarri ditu, hala nola Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak aldebakarrez iragarritakoa. “Gure ereduak gizarteratzearen alde egiten du,  makrozentroetatik ihesi”. Horretarako, Oñatin, Tolosan eta Berrizen hainbat gizarte-erakundek kudeatutako baliabideak hartu ditu erreferentetzat.

Bestalde, Urretxuko alkate Jon Luqui Albisuak galdetu du zer jaso nahiko genukeen pertsona migratu baten azalean egongo bagina. Jon Luquik gogorarazi du galdera hori oran dela 10 urte baino gehiago Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaian egin zuela, “eta galdera bera egiten jarraitzen dugu gaur eta beti".

Erantsi duenez, “duela hamarkada bat, galdera horren ondorioz, Harrera Eskola sortu zen, eta 130 parte-hartzaile baino gehiago izan dira guztira; iritsi berri diren gizartearen oinarrizko baliabideak eta funtzionatzeko moduak erakusteko modua: Osakidetza, Lanbide, Euskaltegia, EPA…”.

Jon Luquiren iritziz, “Aholku Sarearen zerbitzu honekin, atzerritartasunari buruzko zerbitzu juridiko bat eskain diezaiekegu Urola Garaiko pertsona guztiei, duela hamarkada bat baino gehiago hasitako ibilbidea osatzeko”.

Aholku Sarea 2022, datuetan

Bulego berriak aurkezterakoan, Alholku Sarearen 2022ko jardueraren balantzearen datuak eman ditu Beatriz Artolazabalek. Alde horretatik, joan den ekitaldian 19736 kontsulta egin ziren.

Gainera, 47 informazio-saio egin ziren atzerritartasunari eta nazionalitateari buruz, eta 1.455 pertsonak, 810 emakumek eta 645 gizonek hartu zuten parte.

Artatutako pertsona partikularrak - Personas particulares atendidas

8833

Erantzundako kontsulta partikularrak - Consultas particulares atendidas

19736

Gizarte-erakundeek artatutako profesionalak - Profesionales atendidos por entidades sociales

1088

Biltzenek erantzundako kontsultak (partikularrak eta profesionalak) - Consultas atendidas por Biltzen (Particulares y profesionales)

5158

Abokatuen elkargoetara bideratzea - Derivaciones a colegios de abogacía

248

Atzerritar jatorriko pertsonentzako informazio-saioak (1455 pertsonak) - Sesiones informativas parta personas de origen extranjero  (1455 personas)

47

Irakurri prentsa-ohar osoa Irekia atarian.