Salaketaren bidez agintaritza publikoari jakinarazten zaio delitu izan daitezkeen egitate batzuk egin direla. Salatzailea ez da prozesu penalaren parte eta ez du judizialki ezer erreklamatzen. Salaketa jartzeko ez da beharrezkoa abokatuaren eta prokuradorearen laguntza eta bi baldintza baino ez dira eskatzen:
- Egitateak delitu izatea, eta
- Delitugilea identifikatzea.
Kereilaren bidez, delitu egitateak jakinarazteaz gai, prozedura penal bat irekitzea eskatzen da, eta prozedura horretan kereila-jartzailea alderdi bihurtuko da.
Kasu horretan, abokatuaren eta prokuradorearen esku hartzea nahitaezkoa da eta honako baldintza formal hauek bete beharko dira onartu ahal izateko:
- Gertakariak kontatzea, denbora eta lekua barne.
- Kereila-jartzailearen eta kereilatuaren identitatea, eta
- Ikerketa-eginbideak hasteko eskaera.
Nabarmentzekoa da salaketa delitu publikoetan bakarrik jar daitekeela. Kereila, aldiz, mota guztietako delituetarako aurkeztu daiteke.
Salaketa jartzeko prozesuaren inguruan informazio gehiago nahi izatekotan egoitza judizial elektronikoko Salaketa aurkeztu atala kontsulta dezakezu.
Halaber, nahi izatekotan, salaketa internet bidez jar dezakezu.





