Menu
Bilatu
  • 2024/12/21
  • 12:52:45
justizia.eus

Babes-agindua

Aurrez aurre izapidetu

Babes-agindua, etxeko indarkeriaren eta/edo genero-indarkeriaren biktimak mota guztietako erasoetatik babesteko diseinatutako lege-tresna bat da.

Ematen den ebazpen judizialak izaera penaleko eta zibileko babes- eta segurtasun-neurriak hartzea eragingo du, eta biktimaren alde ezarritako gizarte-laguntzako eta -babeseko mekanismoak aktibatuko ditu.

Zer behar duzu?

Babes-agindua eskatzeko inprimakia (leiho berri batean irekitzen da) bete behar duzu.

Noiz eta non eskatu

Babes-agindua edozein polizia-etxetan, ertzain-etxetan, Guardia Zibilaren postutan edo Udaltzaingotan eska dezakezu, baita Biktimei Laguntzeko Zerbitzuetan, Epaitegian edo Fiskaltzan, gizarte-zerbitzuetan edo laguntza- erakundeetan, eta Abokatuen Elkargoetako Orientazio Juridikoko Zerbitzuetan ere bai.

Epaileak berak ere ezar dezake babes-agindua jartzea, ofizioz edo Fiskaltzak eskatuta.

Euskadiko Eraikin Judizialen bilatzailea.

Aurkezteko epea

Ez dago babes-agindua eskatzeko epe zehatzik.

Informazio gehiago

Nola erantzuten dizugu

Babes-agindua eskatzeko inprimakia bete ondoren, kopia bat emango dizugu eta, ondoren, beste kopia bat Guardiako Epaitegira edo Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegira helaraziko dugu. Han, zera egingo da:

  • Egitateak faltatzat jotzen badira, berehala falta-judizioa egingo da eta, horren bitartez, babes-aginduaren gaineko erabakia hartu ahal izango da.
  • Egitateak delitutzat hartzen badira, Epaileak entzunaldia deitu ahalko du, babes-aginduari buruz erabakitzeko, eta biktima, inputatua eta deitu beharreko gainerako pertsonak deituko ditu. Une horretan, Epaileak beharrezko neurriak hartuko ditu biktimak eta erasotzaileak aurrez aurre topo egin ez dezaten. Beharrezkoa bada, entzunaldi hori gertatzen den aldi berean judizio azkarra ere egin daiteke.

Edozein kasutan, entzunaldia eskaria aurkeztu eta 72 orduko epean egingo da, gehienez ere.

Epaileak erabakia hartutakoan, babes-aginduaren berri emango die fiskalari, inputatuari, biktimari eta administrazio publikoei, eta horiek babes-neurri egokiak hartu beharko dituzte.

Babes-agindupean dagoen biktima izanik, inputatuaren egoera prozesalaren berri izango duzu beti, baita hartutako kautelazko neurrien irismenaren eta indarraldiaren berri ere. Batez ere, erasotzailearen espetxe-egoerari buruzko informazioa izango duzu beti.

Gizarte-neurriak

Babes-aginduak gizarte-laguntza jasotzeko aukera ematen dizu, Legeak eskatutako baldintzak betetzen badira. Biktima gisa, ondoko laguntzak jaso ditzakezu:

  • Gizarteratzeko errenta aktiboa.
  • Gizarte-laguntza: Harrera-etxea, eguneko zentroa, tutoretzapeko etxebizitzak...
  • Doako laguntza juridikoa eta espezializatua.
  • Doako laguntza psikologikoa.
  • Biktimak eskaera egin duen lurraldean aplika daitezkeen legeek eta autonomia-mailako arauek aurreikusten duten beste edozein laguntza.

Polizia judizialaren atestatua

Kasu gehienetan, biktimak babes-agindua polizia judizialean eskatzen du. Horrek egitateak egiaztatzen dituen atestatua egingo du eta ondoren Epaileak erabakiak hartzeko erabiliko dituen ikerketak abiarazten ditu. Jarduera horrek izapidea arintzen du eta Guardiako Epaileari babes-agindua argudiatzeko eta epaiketa azkarrak egiteko tresna gehiago izateko aukera ematen dio.

Informazio osagarria

Babes-agindu bat pertsona bakoitzeko: biktima bakoitzari babes-agindu bakarra ezar dakioke; aginduaren edukia egoeraren arabera aldatu ahal izango da.

Babes-agindua ez betetzea: erasotzaileak babes-aginduan jasotako neurriren bat urratuz gero, atxilotzeko aukera egongo da.

Erregistro Zentrala: erregistro Zentrala etxeko indarkeriaren biktimak babesteko beste tresna bat da. Delitu edo faltak aztertzen diren epaietan ezarritako segurtasun-neurri eta zigorrei buruzko informazioa jasotzen du, baita zigor-prozeduretan adostutako kautelazko neurriak eta babes-aginduak ere.

Etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua ezartzeko protokoloa (leiho berri batean irekitzen da)

Etxeko indarkeriaren eta genero-indarkeriaren biktimak babesteko segurtasuneko indarren eta kidegoen jarduerarako eta organo judizialekiko koordinaziorako protokoloa (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: