Menu
Bilatu
  • 2024/11/21
  • 07:48:03
justizia.eus

Biktimari laguntza

Aurrez aurreko zerbitzua

Delitu baten biktima izan direnek Biktimari Laguntzeko Zerbitzura jo dezakete. Zerbitzuaren helburua biktimei zigor-arloko sistemarekin duten harremanean laguntzea da eta edozein motatako delituen biktimei eskaintzen zaie arreta; batez ere, sexu-erasoen, etxeko indarkeriaren, larderiaz egindako lapurreten eta abarren biktima izan direnei.

Zerbitzura aurrez aurre joan nahi baduzu, aurretiako hitzordua eskatu hurrengo doako telefonoaren bitartez:

900 400 028

Zer behar duzu

Biktimari Laguntzeko Zerbitzura joateko, hitzordua eskatu besterik ez duzu egin behar.

Delitu baten biktima diren pertsona guztiek doan jo dezakete BLZra aholkularitza eskatzera. 

Ez da beharrezkoa aldez aurretik salaketa jartzea, jarri aurretik jo dezakezu Zerbitzura.

Nora jo

Biktimari Laguntzeko Zerbitzura zuzenean jo dezakezu, ez da beharrezkoa lehenik epaitegi batera joatea. Biktimei Laguntzeko Zerbitzuak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Barakaldon ditu bulegoak, Justizia jauregien alboan.

Kontsulta itzazu Biktimari Laguntzeko Euskadiko Zerbitzuen helbideak eta harremanetarako datuak.

Delitu motak

BLZk edozein motako delituren biktimei laguntzen die. Hasiera-hasieratik laguntza eta informazioa emango dizkizu, egitura judizialarekin eta, hala badagokio, gizarte-sarearekin zerikusia duen guztian.

Kontsulta ezazu Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren atalean laguntza hori zertan datzan.

Azken aldaketako data: