Menu
Bilatu
  • 2024/11/21
  • 07:21:04
justizia.eus

Dokumentuen apostilla

Izapidetze elektronikoa

Dokumentu publiko baten apostilla elektronikoa eska dezakezu, organo ofizialaren zigilu baten bidez digitalki sinatua, Ministerioaren egoitza elektronikoaren (leiho berri batean irekitzen da) bidez. Bertan, Izenperen Ziurtagiria, DNIe, FNMT edo bestelako ziurtagiri elektronikoa edo Cl@veren bidez identifikatzea eskatuko zaizu.

Izapidea behar bezala ebazten bada, Apostilla euskarri elektronikoan jasoko duzu, lotutako dokumentuarekin.

Gaur egun, sinadura elektronikoa duten dokumentuen apostilla kasu hauetan baino ezin da egin:

  • Zigor-aurrekarien ziurtagiria
  • Sexu-izaera duten Delituen Ziurtagiria
  • Adingabeen epai irmoen ziurtagiria
  • Erregistro Zibileko ziurtagiriak (elektronikoki sinatuta CSVrekin)
  • Azken nahiaren ziurtagiria
  • Heriotza Estaldura duten Aseguruen Ziurtagiriak

Beste edozein kasutan, dokumentuak eskuz idatzitako sinadura izan behar du apostilla jartzeko eta oharrak aurrez aurre edo postaz bidali behar dira.

Apostilla elektronikoa ez da iraungitzen, baina, apostilla hori eta agintaritza eskudunaren sinadura edo zigilua 25 urteko epean egiaztatu ahal izango dira, apostilla ematen den egunetik zenbatzen hasita.
 

Aurrez aurre edo posta arruntez izapidetu

Aurrez aurre eskatzen baduzu:

Jatorrizko dokumentu publikoarekin honako helbide honetara joan behar duzu:

Izapide hori aurrez aurre egiteko, aurretiko hitzorduaren zerbitzua erabili behar duzu.

Gogoratu dokumentu publiko batzuek aurretiko sinadura-aitorpena behar dutela apostillatu aurretik. Eskatu informazioa, zure kasu konkretuan, jarraitu beharreko urratsei buruz apostillatu nahi duzun dokumentu publikoa ematen duen agintaritzaren aurrean.



Posta arruntez eskatzen baduzu:

Apostilla eskatzeko eredua (leiho berri batean irekitzen da) jatorrizko dokumentu publikoarekin batera bidali behar duzu helbide honetara:

Gogoratu du dokumentu publiko batzuek aurretiko sinadura-aitorpena behar dutela apostillatu aurretik. Eskatu informazioa, zure kasu konkretuan, jarraitu beharreko urratsei buruz apostillatu nahi duzun dokumentu publikoa ematen duen agintaritzaren aurrean.

Egoeraren kontsulta eta apostilla deskargatzea

Apostilla elektronikoa deskargatu dezakezu Ministerioaren egoitza elektronikoaren (leiho berri batean irekitzen da) bidez. Bertan, eskatuko zaizu erabiltzaile-izenarekin (eskatzailearen NANarekin bat dator), eta «Apostilla eskatu izanaren egiaztagiria» dokumentuan apostilla eskatu dizun agintaritzak emandako pasahitzarekin identifikatzea.

Apostilla elektronikoa deskargatzeko epea urtebetekoa izango da, apostilla deskargatzeko prest dagoela jakinarazten den egunetik kontatzen hasita. Epe hori igaro ondoren, Apostilla elektronikoa ez da deskargatzeko eskuragarri egongo eta beste Apostilla bat eskatu beharko duzu.

Apostillaren Erregistro Elektronikoa kontsultatu

Ministerioaren egoitza elektronikoaren (leiho berri batean irekitzen da) bidez interesdunek eta dokumentu apostilatua jasoko duten hirugarrenek egiaztatu ahal izango dute apostilla bat baliozkoa den.

Kontsulta hori egiteko, apostillako dokumentuari buruzko elementu hauek eskatuko dizkizugu: egiaztapen-kode segurua (CSV), apostilla-zenbakia eta jaulkipen-data.

Bilaketa arrakastatsua bada, Apostillaren PDF irudi bat ikusteko aukera gaituko zaizu. Irudia Agintaritza Eskudunak emandakoaren berdina izango da, salbu eta elektronikoki sinatuta ez badago eta dokumentu publikoa eranskin gisa jasota ez badu. Irudi horrek aukera emango dizu aurkeztutako apostillarekin konparazio bisuala egiteko.

Izapide hori nola egin jakiteko, hemen (leiho berri batean irekitzen da) kontsulta dezakezu.

Apostillaren sinadura baliozkotu

Apostilla elektronikoaren sinadura digitala Ministerioaren egoitza elektronikoan (leiho berri batean irekitzen da) egiazta dezakezu. Zerbitzu horretara sartzeko, beharrezkoa izango da apostillako dokumentuan agertzen diren elementu hauek ematea: egiaztapen-kode segurua (CSV), apostilla-zenbakia eta jaulkipen-data.

Apostilla elektronikoaren gaineko sinadura digitalaren baliozkotasuna egiaztatzeko, Apostillatu den dokumentu elektronikoa erantsi beharko da, sistemak horren gaineko sinadura elektronikoa baliozkotu ahal izateko. Apostilla baliozkoa bada, sistemak balidazio-leiho bat erakutsiko dizu. Bertan, sinadurarako erabilitako ziurtagiriaren datu batzuk ikusi ahal izango dituzu, bai eta dena zuzena dela adierazten duen balidazio-sinbolo bat ere.

Baliozkotze hori euskarri elektronikoko apostillen kasuan bakarrik egin daiteke.

Izapide hori nola egin jakiteko, hemen (leiho berri batean irekitzen da) kontsulta dezakezu.

Apostillatu den dokumentuaren osotasuna egiaztatu

Apostillatu den dokumentuaren osotasuna egiazta dezakezu Ministerioaren egoitza elektronikoan (leiho berri batean irekitzen da) . Zerbitzu horretara sartzeko beharrezkoa izango da apostillako dokumentuan agertzen diren elementu hauek ematea: egiaztapen-kode segurua (CSV), apostilla-zenbakia eta jaulkipen-data.

Apostillatutako dokumentu publikoa jasoko duten hirugarrenek dokumentu horren osotasuna egiaztatu ahal izango dute izapide honen bitartez. Izapideari esker, dokumentu elektroniko bat apostilla elektronikoa egin zen dokumentu bera dela berma daiteke.

Agintaritza eskudunek jatorrian paper-euskarrian digitalizatutako dokumentuen kasuan, dokumentu horien osotasuna egiaztatzeko, beharrezkoa izango da sisteman agintaritza eskudunak emandako kopia elektroniko bera sartzea.

Izapide hori nola egin jakiteko, hemen (leiho berri batean irekitzen da) kontsulta dezakezu.