Menu
Bilatu
  • 2024/12/21
  • 13:05:03
justizia.eus

Aurretiko-hitzordua

Izapideak Erregistro Zibilean

Zure izapidea egiteko Erregistro Zibilera joatea ezinbestekoa bada, behar duzun dokumentazio guztia daukazula egiaztatu ezazu. Erregistro Zibileko aurretiko hitzordu zerbitzuaren atalean informazio-orriak eta inprimakiak dituzu; era horretara, aldez aurretik beteta eraman ditzakezu, beti ere, eskatu behar duzun hitzorduaren arabera.

Bilboko erregistro zibileko bulegoko espediente guztietarako, ezkontza-espedienteetarako izan ezik, beharrezkoa da aurrez aurreko hitzordua hartzea erregistroko leihatilan (hitzordua ezin da internet bidez eskatu).

Dagoeneko ez da Familia Libururik ematen, ezta bikoizten ere. Ez duzu aurretiko hitzordurik behar Familia Liburuarekin kudeaketak egiteko.

Gogoratu: Erregistro Zibileko zenbait izapide online egin daitezke:

Orientazio Juridikoko Zerbitzua (Doako Justizia)

Euskadin doako laguntza juridikoa eskatzeko hitzordua eskatu behar da, bai Aurretiko hitzorduaren Zerbitzuaren bidez, bai Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Orientazio Juridikoko Zerbitzuen telefonoen bidez.

Organo Judizialak, Fiskaltzak eta Zerbitzuak

Organo Judizialetan, Fiskaltzetan eta Zerbitzuetan hitzordua eskatzeko aplikazioaren bitartez hurrengo zerbitzuetan hitzordua eskatu dezakezu: Organo Judizialak, Zerbitzu Erkideak, Epaitegi Dekanoa, Arreta eta Informazioa, Partikularrek idazkiak aurkeztea, Apud acta Ahalordeak, Fiskaltzak, Gobernu Idazkaritza (apostillak) eta Lantalde Psikosozialak.

Lan-harremanetako gradudunen elkargoak / Lan-arloko orientazio juridikoa

Euskadiko Lan-harremanetako gradudunen Elkargo batean lan-arloko orientazio juridikoa eskatzeko, aldez aurretik hitzordua online eskatu behar da, aurretiko hitzordu zerbitzuaren bitartez.

Azken aldaketako data: