Menu
Bilatu
  • 2024/11/21
  • 07:27:08
justizia.eus

Doako justizia

Aurrez aurre izapidetu

Doako laguntza juridikoaren onarpena lortzeko prozedura.

Euskadin doako laguntza juridikoa eskatzeko nahitaezkoa da hitzordua eskatzea, Orientazio Juridikoko Zerbitzuan izapideak egiteko JustiziaEus-eko Aurretiko Hitzordu Zerbitzuaren bitartez  edo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Orientazio Juridikoko Zerbitzuen telefonoen bidez.

Zer behar duzu?

  • Doako laguntza juridikoa eskatzeko inprimakia behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Eskatzailearen familia-erroldaren eta harekin bizi diren gainerako pertsonen erroldaren ziurtagiria.
  • Defendatu nahi den uziaren egiaztagiriak.
  • Lan-bizitza eguneratua.
  • Ondasun higiezinen jabetza-tituluen fotokopia.
  • Zure titulartasuneko kontu, gordailu, epekako ezarpen eta antzeko guztietan azken lau hilabeteetan izandako banku-mugimenduak.
  • Baldin badagokizu, banantzeari edo dibortzioari buruzko epaia eta hitzarmen arauemailea.

Langilea bazara, erregimenaren arabera

  • Besteren konturako langilea: azken lau nominak.
  • Norberaren konturako langilea: BEZaren, PFEZaren edo Sozietateen hiru hileroko ordainketei dagozkien azken lau aitorpenak.

Pentsioduna, enplegugabea, langabea bazara, edo pentsio-, prestazio-, subsidio-motaren bat kobratzen baduzu, edo aldizkako edo noizbehinkako diru-sarrera motaren bat baduzu

  • Pentsio publikoen (baliaezintasuna, alarguntasuna, zurstasuna, etab.) onuradun zarela edo ez zarela adierazten duen ziurtagiria, eta, hala badagokizu,  jasotakoen ziurtagiria.
  • Langabezia-aldiaren INEMen, Lanbideren edo kasuan kasuko Laneko Zerbitzu Publikoaren ziurtagiria, eta hala dagokionean, sorospena jaso izanaren ziurtagiria.
  • Gizarte-laguntzen onuradun zarela adierazten duen ziurtagiria, eta, hala badagokizu,  jasotakoen ziurtagiria.

Ezkonduta bazaude edo norbaitekin bizi bazara

  • Ezkontza-ziurtagiriaren fotokopia. 
  • Lehen deskribatutako ezkontide edo bikotekideari buruz eskatzailearentzat derrigorrekoak diren agiri guztiak, bai eta gerora harremandutakoari buruzkoak ere, hala badagokio.

Egoera berezietan eskatutako agiriak

  • Banantze edo dibortzioa izapidetzeko, ezinbestekoa da ezkontideen azken egoitza
  • Adingabea bazara, agiri guztiak gurasoei buruzkoak izango dira.
  • Tutoretzapeko adingabea bazara, agiriak zure tutoreari buruzkoak izango dira (foru-aldundiaren tutoretzapean bazaude, aldundiak tutoretzari buruz emandako foru-agindua).

Noiz eta non eskatu

Doako laguntza juridikoaren eskaera aurkeztu behar duzu:

  • Zigor-arloan: salaketa egiteko unean, atxiloketa egin den unean edo egindako salaketa helarazi den unean.
  • Beste jurisdikzioetan: demanda aurkezten den unean edo horri erantzuteko unean.

Honako toki hauetan aurkez dezakezu:

  • Prozedura izapidetzeko eskumena daukan Epaitegiari dagokion Orientazio Juridikoko Zerbitzuaren (OJZ) bulegoan.
  • Bizilekua dagokion Bake Epaitegian. Bake Epaitegiak postaz bidaliko dio dagokion Epaitegi Dekanoari eta horrek eskumena duen Orientazio Juridikoko Zerbitzuari.

Informazio gehiago

Akats posibleak zuzentzea

Orientazio Juridikoko Zerbitzuak eskariak jaso eta aurkeztutako agiri guztiak aztertzen ditu. Agiriak ez badira zuzenak edo nahikoak ez badira, interesatutako pertsonari jakinaraziko zaio, eta horrek hamar egun baliodunen epean zuzendu beharko ditu. Eskatutako agiriak aurkezten ez badira, Orientazio Juridikoko Zerbitzuak eskaera artxibatu egingo du.

Batzordearen ebazpena

Eskaera eta agiriak Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeari helarazten zaizkio, eta horrek hartzen du pertsonari doako justiziaren onura emateko edo ez emateko behin betiko erabakia. Hala, Orientazio Juridikoko Zerbitzuaren behin-behineko ebazpena berretsi edo atzera botako du.

Errekurtsoak aurkeztea

Batzordearen behin betiko ebazpenak aurkaratu ahal izango dira. Aurkaratzeko ez da abokatuen laguntzarik behar.

Doako Laguntza Juridikoaren Batzordean idazki arrazoitua aurkeztu beharko da, ebazpena jakinarazten denetik edo idazkia aurkezteko zilegitasuna daukan edonork horren berri izan duenetik hasita hamar eguneko epean.

Errekurtsoa Epaile edo Auzitegi eskudunak ebatziko du, alderdiak deitu eta egokitzat jotzen dituen probak egin ondoren. Auto baten bidez egingo du eta horren aurka ezingo da errekurtsorik aurkeztu.

Ohiko galderak

Doako justiziari buruzko ohiko zalantzak jaso ditugu Ohiko galderak atalean.

Azken aldaketako data: