Menu
Bilatu
  • 2023/09/22
  • 16:56:55
justizia.eus

Profesionalentzako zerbitzuak

Profesionalen Arloak aukera ematen die profesionalei Euskadiko Justizia Administrazioarekin telematikoki harremanetan jartzen.

2023/02/24tik aurrera, JustiziaSip kontsulta moduan bakarrik dago gaituta; beraz, gaur egun PSP-Euskadi erabiltzen da.

PSP - Euskadi

Egoitza Judizial Elektronikoaren bidez, PSP – Euskadi zerbitzuen atarian baliozko ziurtagiri digitala duten profesional sar daitezke. Plataforma horrek honako funtzionalitate hauek ditu:

  • Abiarazteko eta izapidetzeko idazki mota guztien aurkezpen telematikoa.
  • Espediente judizial elektronikoetarako (EJE) eta horien dokumentazio osorako sarbide osoa, ikustaldien grabazioak barne.
  • Organo judizialek eta fiskaltzak egindako jakinarazpen telematikoak sinatzea eta eskuratzea.
  • Gaitutako erabiltzaileen kudeaketa autonomoa.
  • Jasotako jakinarazpenen, zirriborro-idazkien eta aldeei egindako kopien kudeaketaren abisuak, eta espedienteen egoeraren eguneratzeak, besteak beste.
  • Rol mota bakoitzaren beste funtzionalitate esklusibo batzuk (kontsultatu eskuz).

PSP – Euskadin sartzeko beharrezkoa da identifikazio elektronikoa ziurtagiri digitalaren bidez – PSP - Euskadirako sarbidea (leiho berri batean irekitzen da)

Nork erabil dezake?

Defendatzaileak (abokatuak eta lan-harremanetako graduatuak) eta legezko ordezkariak (prokuradoreak, Estatuko Abokatutza, autonomia-erkidegoko abokatuak, FOGASA, GSIN, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia, SEPE), Administrazioarekin harreman berezia duten administrazioak izan ezik.

Ziurtagiri digitala

PSP - Euskadik ziurtagiri digitalaren bidez sartzeko metodo bat erabiltzen du. Horregatik, beharrezkoa da sinadura aitortuaren ziurtagiri digitala izatea. Honako esteka hauetan, ziurtatutako motetarako behar diren instalazio- eta konfigurazio-gidak daude:

Erabiltzaileei alta emateko prozedura

Elkargo profesionalen batean elkargokide diren profesional orok sarbidea du PSP - Euskadin; beraz, ez da beharrezkoa alta eskatzea. Sartzeko arazorik izanez gero, PZL-rekin jarri beharko dira harremanetan: sap@justizia.eus | 945 016 300.

Sartzeko gutxieneko baldintzak

Beharrezkoa da Interneterako konexioa eta Google Chrome nabigatzailea duen PC ekipo bat izatea. Txartel kriptografikoan ziurtagiria duen Macintosh ekipoa izanez gero, Mozilla Firefox nabigatzailea eduki beharko da.

Konfigura ezazu zure ekipoa

PSP - Euskadin lehen aldiz sartu behar baduzu, lehenik eta behin kontsultatu behar duzu gutxieneko baldintzak atalean adierazitako baldintzak eta konfigurazioak betetzen dituzula.

PSP - Euskadik ziurtagiri digitala behar du sartzeko eta sinadura-eragiketak egiteko. Sartzeko unean, sartzeko erabili nahi den ziurtagiri digitala eskatzen digu. Ekipoan Ziurtagiri Digital bat baino gehiago izanez gero (NAN-e, ACA, FNMT, IZENPE), ondoren egiten diren eragiketetarako erabili beharko dena izango da hautatutakoa.

Aplikazioan saioa hasi aurretik, sistemak leiho bat irekitzen du, eta, bertan, kode bat sartzeko eskatzen du, identifikatzailearen azken lau karakterez osatua (azken 3 zenbakiak eta letra):

Jarraitu ahal izateko, karaktere guztiak bete behar dira; sartutako kodea zuzena ez bada, saioa hastea galarazten da;

Kode zuzena sartuta bakarrik hasten da saioa. Ziurtagiria okerra bada edo erabiltzailea sisteman alta emanda ez badago, sarbidea ukatuko da, eta sistemak horren berri emango du.

Talde berean saio konkurrente bat baino gehiago hasiz gero, edo hasitako saioarekin erlaitza bikoiztuz gero, akatsak sor daitezke saioan, eta, beraz, saio bakarra hasi behar da taldean (eta erlaitz batean), aldi berean hainbat saio irekita egotea saihestuz.

Erabilera-gidak

Sartzeko arazoak dituzu?

Jarraian, Profesionalen Arlora eta PSP - Euskadi aplikaziora sartzean gerta daitezkeen akats batzuk azalduko dizkizugu, baita horien konponbidea ere:

Ziurtagiria baliozkotzea

Ziurtagiri digitalaren baliozkotasuna egiaztatzeko, VALIDe (leiho berri batean irekitzen da) izeneko aplikazio bat dago, eta horri esker, ziurtagiri baten baliozkotasuna online egiazta daiteke @firma plataformaren aurka.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan, IZENPEk (leiho berri batean irekitzen da) antzeko tresnak ditu ziurtagiriak baliozkotzeko.

Baimendu gabeko erabiltzailea

Erabiltzaileak, baliozko ziurtagiri digitala izan arren, aplikazioan sartzeko baimenik ez badu, pantaila hauetako bat agertuko da:

Izan ere, NANa ez dago alta emanda aplikazioan edo ez dago behar bezala sartuta; beraz, dagokion Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren atarian kontsultatu beharko dituzu erabiltzailearen altaren egoera egiaztatzeko egin beharreko urratsak.

Ziurtagiri digitalarekin arazoak

Batzuetan, ziurtagiria eguneratzen bada, honako hauek gerta daitezke:

  • Orriak bezero-ziurtagiri baliodun bat behar izatea
  • Ziurtagiria ez kargatzea

Arazo hori konpontzeko, erroko ziurtagiria deskargatu behar da. Horretarako, erabiltzen den ziurtagiri motaren eta erabiliko den nabigatzailearen arabera, urrats hauek egin behar dira:

Ohar teknikoak

Esteka honetan ohar tekniko guztiak kontsultatu ditzakezu: Ohar teknikoen bilatzailea 

Formakuntzak

Kontsultatu hemen PSP - Euskadiri buruzko prestakuntza saioak:

JustiziaSip (aplikazioa kontsulta moduan bakarrik)

JustiziaSip sistemaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten epaitegi eta auzitegietan izapidetzen ari diren eta parte hartzen duzun auzigaien egoera ezagutu ahal izango duzu.

2023/02/24an, PSP-Euskadi aplikazioak behin betiko ordezkatu zuen JustiziaSip. Data horretatik aurrera ez da jakinarazpen telematikorik iristen JustiziaSip-en bidez, eta ezin da idatzi telematikorik aurkeztu sistema horretatik.

Aplikazioa kontsulta moduan baino ez dago erabilgarri.

Profesionalen Arlora sartuko zara. Sartzeko, modu seguruan identifikatu behar duzu, onartutako ziurtagiri elektronikoetako baten bitartez.

Profesionalen arlora sartu (leiho berri batean irekitzen da)

Zerbitzuaren etenaldiaren egiaztagiria

Berrikuntzak JustiziaSip aplikazioaren bertsioan

Gidaliburuak

JustiziaIkusBi

JustiziaIkusBi ikustaldi judizialak deskargatzeko zerbitzuak aukera ematen die justiziako profesionalei parte hartu duten ikustaldien grabazioen kopia lortzeko. Sartzeko gako bat erabili behar da; gakoa organo judizialean eskatu behar da eta profesionalak parte hartzen duen prozedura baterako bakarrik balio du (sarbide bakarreko gakoa).

Profesionalen Arlora sartuko zara. Sartzeko, modu seguruan identifikatu behar duzu, onartutako ziurtagiri elektronikoetako baten bitartez.

Profesionalen arlora sartu (leiho berri batean irekitzen da)

Gidaliburuak

EpaiDigitala

EpaiDigitala epaiketa eta jarduketa birtualak egiteko Webex aplikazioan oinarritutako tresna da. Horri esker, profesionalak telematikoki joan daitezke jarduketetara, justizia-jauregian agertu gabe. 

Jarduketa judizial batera estreinako aldiz konektatzean, komeni da ikustaldiaren eguna baino lehen Webex froga egitea (eskuliburuko "Oinarrizko konexio-testa" atalean azaltzen da).

Bideotutorialak

Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikoa

Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikoa mikroenpresentzako prozedura berezia gauzatzeko plataforma da. Konkurtso Legearen testu bategina onartzen duen maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren III. Liburuan araututa dago, eta irailaren 5eko 16/2022 Legearen bidez sartu zen arau horretan.

BOEra (leiho berri batean irekitzen da) esteka

Nori zuzenduta dago

1. Profesionalei:

Mikroenpresentzako prozedura bereziaren hasierako formularioa aurkez dezakeen esku-hartzaile bat (zordunak, hartzekodunak, legezko ordezkariak, laguntzaile juridikoak, konkurtso-administratzaileak) ordezkatzen badute.

Formularioak (hasierakoak edo izapidetzekoak) aurkeztearren Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikoan sartzeko, pertsona naturalak edo juridikoak diren zordunek enpresa-jarduera batean aritzeaz gain, hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

  1. Kaudimengabezia: honela sailkatu behar da:
    • Kaudimenik eza izateko probabilitatea.
    • Berehalako kaudimengabezia-egoeran.
    • Gaur egun, kaudimengabezia-egoeran.
  2. Eskaera egin aurreko urtean batez beste 10 langile baino gutxiago eduki izana.
  3. Urteko negozio-bolumena 700.000 € baino txikiagoa izatea edo pasiboa 350.000 €-tik beherakoa izatea, eskabidea aurkeztu aurreko ekitaldian itxitako azken kontuen arabera.

Prozedura berriaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat inprimaki normalizatuen erabilera da. Horiek elektronikoki eskuragarri daude, bete eta deskargatu ahal izateko, eta bai zordunek, bai hartzekodunek baita pertsonalki erantzule diren bazkideek ere erabil ditzakete komunikatzeko eta epaitegi eskudunari izapidea egiteko nahitaezko datuak bidaltzeko.

Nola sartu

Sarrera helbide honen bitartez egiten da: Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikoa (leiho berri batean irekitzen da)

Zerbitzura sartzeko, nahitaezkoa da modu seguruan identifikatzea ziurtagiri elektronikoaren bidez.

Horretarako, baliodun identifikazio-mekanismo bat erabili behar da:

  • Cl@ve PIN
  • NAN elektronikoa
  • Ziurtagiri digitala

Eskakizun teknikoak

Edozein nabigatzaile erabil daiteke sartzeko, baina Google Chrome gomendatzen da.

Inprimaki zerbitzuak ez dauka formatu mugarik; horrenbestez, edozein sar liteke.

Sinadura AutoFirmaren (leiho berri batean irekitzen da) bidez egiten denez, gomendagarria da programa hori instalatzea.

Gidaliburuak

Mikroenpresen zerbitzu elektronikoaren prestakuntza-gida (PDF, 743 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Mikroenpresa profesionalen zerbitzu elektronikoa (PDF, 3 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Erabiltzaileentzako laguntza

Aplikazioetan sartzeko arazoak badituzu, edo bestelako arazorik baduzu, Erabiltzaileentzako Zerbitzura jo ezazu, sap@justizia.eus e-postaren bidez, edo  945 01 63 00 telefono zenbakira deituz.