Menu
Bilatu
  • 2024/12/21
  • 13:11:05
justizia.eus

Ziurtagiriak

Jaiotza-ziurtagiria

Izapidetze elektronikoa

Justizia Ministerioaren egoitza elektronikotik eskatu: ziurtagiri digitalarekin eta gabe. Elektronikoki identifikatzen bazara, ziurtagiria unean bertan deskargatu ahal izango duzu. Ministerioan jaiotza-ziurtagiria eskatzeko zerbitzura zuzeneko sarbidea (leiho berri batean irekitzen da).

Aurrez aurre izapidetu

Zer behar duzu

Ez duzu inprimakirik bete behar. Leihatilan eskatu nahi duzun jaiotza-ziurtagiriari dagokion pertsonaren izena, abizenak, eta jaiotza-data eta tokia esatea nahikoa da.

Noiz eta non eskatu

Ez duzu inprimakirik bete behar. Leihatilan eskatu nahi duzun jaiotza-ziurtagiriari dagokion pertsonaren izena, abizenak, eta jaiotza-data eta tokia esatea nahikoa da.

Izapide hori egiteko ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua eskatzea. Hala ere, bide hori erabiltzea gomendatzen da, kudeaketak arintzeko eta itxaronaldiak saihesteko. Aurretiko hitzordua eskatzea

Informazio gehiago telefonoz edo horretarako prestatutako posta elektronikoaren bidez eska dezakezu. JustiziaEus-en eskura dituzu Euskadiko Erregistro Zibileko Bulego Orokorretako eta Erregistro Zibileko Bulego Laguntzaileetako (Bake Epaitegiak) harremanetarako datuak.

Informazio gehiago

Nola erantzuten dizugu?

Ziurtagiria berehala emango dizugu.

Akats posibleak zuzentzea

Jaiotza-ziurtagirian akatsen bat antzemanez gero, akatsa zuzentzeko espediente bat abiarazi beharko duzu bizilekuaren arabera dagokizun Erregistro Zibilean, akatsa egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztuta. Izapide hori egin ondoren, erroldatuta zauden Erregistro Zibila jaiotza-ziurtagiriari dagokion Erregistroarekin harremanetan jarriko da, dokumentua aldatzeko. Hiru egun inguruko epean, zuzendutako ziurtagiria eskuratu ahal izango duzu.

Ziurtagiria iraungitzea

Jaiotza-ziurtagiriek iraungitze-datarik ez duten arren, egia da izapide batzuetan ziurtagiriak hiru edo sei hilabete baino gehiago ez izatea eskatzen dutela.

Ohiko galderak

Jaiotza-ziurtagiriei buruzko ohiko zalantzak jaso ditugu Ohiko galderak atalean.

Ezkontza-ziurtagiria

Izapidetze elektronikoa

Justizia Ministerioaren egoitza elektronikotik eskatu: ziurtagiri digitalarekin eta gabe. Elektronikoki identifikatzen bazara, ziurtagiria unean bertan deskargatu ahal izango duzu. Ministerioan ezkontza-ziurtagiria eskatzeko zerbitzura zuzeneko sarbidea (leiho berri batean irekitzen da).

Aurrez aurre izapidetu

Zer behar duzu

Ez duzu inprimakirik bete behar. Leihatilan ezkontideen izenak eta abizenak eman, eta ezkontzaren tokia eta eguna esatearekin nahikoa da.

Noiz eta non eskatu

Izapide hori egiteko ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua eskatzea. Hala ere, bide hori erabiltzea gomendatzen da, kudeaketak arintzeko eta itxaronaldiak saihesteko. Aurretiko hitzordua eskatzea

Informazio gehiago telefonoz edo horretarako prestatutako posta elektronikoaren bidez eska dezakezu. JustiziaEus-en eskura dituzu Euskadiko Erregistro Zibileko Bulego Orokorretako eta Erregistro Zibileko Bulego Laguntzaileetako (Bake Epaitegiak) harremanetarako datuak.

Informazio gehiago

Nola erantzuten dizugu?

Ziurtagiria berehala emango dizugu.

Akats posibleak zuzentzea

Ezkontza-ziurtagirian akatsen bat ikusiz gero, datu okerrekin inskribatu den pertsona erroldatuta dagoen Erregistro Zibilera joan beharko duzue bi ezkontideek, zuen NAN edo pasaporteekin. Akatsa dagoeneko entregatuta dagoen dokumenturen batean gaizki idaztea izan bada, zuzenketa berehala egingo da, eta egun bat edo biren buruan ziurtagiri zuzendua eskuratu ahal izango duzu. Akatsa amaren edo aitaren izenarekin lotuta baldin badago, adibidez, informazio hori ziurtatzeko beste dokumentu batzuk eskatu beharko dira (gurasoen jaiotza-ziurtagiria). Hortaz, baliteke akatsa zuzentzeko pare bat egun behar izatea.

Ziurtagiria iraungitzea

Ezkontza-ziurtagiriek iraungitze-datarik ez duten arren, egia da izapide batzuetan ziurtagiriak hiru edo sei hilabete baino gehiago ez izatea eskatzen dutela.

Ohiko galderak

Ezkontza-ziurtagiriei buruzko ohiko zalantzak jaso ditugu Ohiko galderak atalean.

Heriotza-ziurtagiria

Izapidetze elektronikoa

Justizia Ministerioaren egoitza elektronikotik eskatu: ziurtagiri digitalarekin eta gabe. Elektronikoki identifikatzen bazara, ziurtagiria unean bertan deskargatu ahal izango duzu. Ministerioan heriotza-ziurtagiria eskatzeko zerbitzura zuzeneko sarbidea (leiho berri batean irekitzen da).

Aurrez aurre izapidetu

Zer behar duzu

Ez duzu inprimakirik bete behar. Leihatilan eskatu nahi duzun heriotza-ziurtagiriari dagokion pertsonaren izena, abizenak, heriotza-data eta tokia esatea nahikoa da.

Noiz eta non eskatu

Heriotza erregistratu eta handik 48 ordura aurkez dezakezu eskaera.

Izapide hori egiteko ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua eskatzea. Hala ere, bide hori erabiltzea gomendatzen da, kudeaketak arintzeko eta itxaronaldiak saihesteko. Aurretiko hitzordua eskatzea

Informazio gehiago telefonoz edo horretarako prestatutako posta elektronikoaren bidez eska dezakezu. JustiziaEus-en eskura dituzu Euskadiko Erregistro Zibileko Bulego Orokorretako eta Erregistro Zibileko Bulego Laguntzaileetako (Bake Epaitegiak) harremanetarako datuak.

Informazio gehiago

Nola erantzuten dizugu

Ziurtagiria berehala emango dizugu.

Akats posibleak zuzentzea

Heriotza-ziurtagirian akatsen bat antzemanez gero, akatsa zuzentzeko espediente bat abiarazi beharko duzu, heriotza inskribatu den Erregistro Zibilean, akats hori egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztuta. Datuak jasotzerakoan gertatutako grafia-akats bat bada, akatsa berehala konponduko dute eta heriotza-ziurtagiria emango dizute, akatsa zuzenduta duela. Antzemandako akatsa zendu denaren NANean edo beste edozein dokumentutan ere agertzen delako gertatu bada, akatsa zuzentzeko zenbait izapide egin beharko dira, esaterako, jaiotza-ziurtagiria izapidetzea. Hortaz, prozesuak egun batzuk iraun ditzake eta epe hori igaro arte ezingo dizute zuzendutako ziurtagiria itzuli.

Ziurtagiria iraungitzea

Heriotza-ziurtagiriek iraungitze-datarik ez duten arren, egia da izapide batzuetan ziurtagiriek hiru edo sei hilabete baino gehiago ez izatea eskatzen dutela.

Ohiko galderak

Heriotza-ziurtagiriei buruzko ohiko zalantzak jaso ditugu Ohiko galderak atalean.

Bizi-agiriaren ziurtagiria

Pertsona baten bizitza eta egoera zibila egiaztatzeko lehentasunezko frogabideek ez dute Erregistro Zibileko arduradunaren beharrik. Beraz, justifikatu gabeko atzerapenak saihesteko, bizitza subjektua agertuz froga daiteke, eta egoera zibila, berriz, subjektuak berak izapidea egiten duen organismoan deklaratuz, Erregistro Zibilera joan beharrik gabe.

Bizi-fede bat behar baduzu, nahikoa izango da prozedura izapidetzen ari den administrazio-unitateko funtzionarioaren aurrean zure NANarekin agertzea; hirugarren bat ordezkatzen baduzu, zure NANa eta 15 egun baino gutxiagoko igorpen-data duen mediku-ziurtagiria erantsi beharko dituzu, pertsona bizirik dagoela eta mugikortasun- edo gaixotasun-zailtasunengatik ezin dela bertaratu adierazten duena.

Bizi eta egoera zibileko fedea behar baduzu, bai Administrazio Publikoko prozedura baterako, bai ezkontza erlijioso baterako, edo izatezko elkartzeen erregistro baterako, nahikoa izango da prozedura izapidetzen duen administrazio-unitatean zure egoera zibilaren erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztea, eta kontuan hartu beharko dira Administrazio Publikoari datu faltsuak emateak dakartzan legezko ondorioak.

>> Informazio gehiago: Bizi-agiriaren xedeari eta erabilerari buruzko zirkularra

Aurrez aurre izapidetu

Zer behar duzu

Ez duzu inprimakirik bete behar. Leihatilan zure NANa aurkeztea nahikoa da.

Non eskatu

Erregistro Zibil batera aurrez aurre joan behar baduzu, hitzordua eska dezakezu:

Informazio gehiago telefonoz edo horretarako prestatutako posta elektronikoaren bidez eska dezakezu. JustiziaEus-en eskura dituzu Euskadiko Erregistro Zibileko Bulego Orokorretako eta Erregistro Zibileko Bulego Laguntzaileetako (Bake Epaitegiak) harremanetarako datuak.

Informazio gehiago

Nola erantzuten dizugu

Eskaera Erregistro Zibilean aurkeztuz gero, ziurtagiria berehala emango dizugu.

Eskaera Bake Epaitegi batean aurkeztuz gero, zenbait egunen buruan emango dizugu ziurtagiria, Bake Epaileak eta Idazkari Judizialak dokumentua sinatu ondoren.

Akats posibleak zuzentzea

Bizi- eta egoera-agiriaren ziurtagiria ematen dizutenean akatsen bat ikusiz gero, berehala zuzenduko dizute.

Nik ezin dut pertsonalki joan

Kasu bakarrean onartzen da zure bizi- eta egoera-agiriaren ziurtagiria jasotzera beste pertsona bat etortzea: zure osasun-egoerak eragozten badizu eta sendagilearen ziurtagiri baten bitartez froga badezakezu. Pertsona horrek, gainera, zure NAN originala aurkeztu beharko du.

Ziurtagiria iraungitzea

Bizi eta egoera-agiriaren ziurtagiriek ez dute iraungitze-datarik, baina ziurtagiri hau eskatzen duten erakundeek gehienez antzinatasun-epe jakin bat izatea eska diezazukete. Aintzat hartu behar duzu ziurtagiri-mota horietan eskatzen den antzinatasuna oso mugatua izaten dela, batzuetan egun batzuetakoa besterik ez.

Ohiko galderak

Bizi-agiriaren ziurtagiriei buruzko ohiko zalantzak jaso ditugu Ohiko galderak atalean.