Menu
Bilatu
  • 2024/12/21
  • 13:15:28
justizia.eus

Egutegia, data eta ordutegi ofiziala

Prozesu-ondoreetarako baliogabeak diren egunak

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 182.1 eta 183 artikuluek eta Prozedura Zibilaren Legearen 130.artikuluak ezarritakoaren arabera, prozesu-ondoreetarako baliogabeak dira larunbatak, igandeak, jaiegun nazionalak eta dagokion herri edo Autonomia Erkidegoan lan-ondoreetarako jaiegunak direnak, abuztua eta abenduaren 24tik hurrengo urteko urtarrilaren 6ra arte bitarteko egunak, biak barne.

Jaiegunen egutegia prozesu-ondoreetarako

Data eta ordu ofiziala

Euskadiko Egoitza Judizial Elektronikoak Euskadiko Autonomia Erkidegoaren egutegia eta ordutegia du. Egoitzatik egiten den edozein izapidetan, bertan ageri den ordua eta data dira baliozkoak eta ez izapidea egiteko erabili den ordenagailukoak.

EAEren data eta ordu ofiziala euskadi.eus Egoitza Elektronikoan