Enkante judizialak
Izapidetze elektronikoa
Enkante batean parte hartu ahal izateko, Enkante Judizialen atarian erregistratu behar duzu erabiltzaile gisa. Aukera hauetako edozeinen bidez identifikatu beharko duzu zeure burua:
- Onartutako ziurtagiri elektroniko bat erabiliz.
- Cl@ve identifikazio-plataforma erabiliz (NANe/Ziurtagiri elektronikoa, Cl@ve PIN edo Cl@ve iraunkorra).
Informazioa kontsultatzeko edo enkantea zuzenean jarraitzeko, ez da beharrezkoa identifikatzea.
Horrez gain, enkantearen baldintzak ezagutzen dituzula adierazi behar duzu, eta enkanterako ezarritako kontsignazioa (banku-gordailua) egin behar duzu. Nahi duzun enkantea aurkitzen duzunean, "Eskaintzak" erlaitzera sartu eta, bertan, sistemak berak adieraziko dizu zein den gordailurako ezarritako zenbatekoa.
Baldin eta higiezinaren helbidea edo ibilgailuaren edo bestelako ondasun higigarriaren gordailuaren helbidea Euskadin badago, egingo diren hurrengo enkanteen zerrenda pdf formatuan jaitsi dezakezu. Kontuan izan zerrena hori BOEko Enkante Judizialen Atari Bakarraren bilatzailetik lortutako bilduma direla. Nolanahi ere, BOEko Enkante Judizialen atariko informazioa gailentzen da bilduma horren gainetik.
Enkantea pausoz pauso
1. Izena ematea eta kontsignazioa
Enkante Judizialen Atarian izena eman ondoren, interesdunak gordailua edo kontsignazioa egin behar du. Horretarako, dagokion lekuan bere banku-kontuaren zenbakia idatzi behar du, enkantean jarriko den ondasunaren balioaren %5 atxiki diezaioten.
2. Enkantearen hasiera
Enkantea hasten denetik 20 eguneko epea egongo da diru-eskaintzak egiteko.
3. Enkantearen amaiera
Azken eskaintza jaso eta ordubetera itxiko da enkantea; horrela gertatuz gero, Legeak aurreikusitako 20 eguneko epea 24 orduz luzatuko da.
Enkantea amaitzen denean, Enkanteen Atariak Administrazioaren Letraduari bidaliko dio diru-eskaintzak egin dituztenei buruzko informazioa, eskaintza altuena egin duenetik hasita.
Enkantea amaitzen denean eta informazioa jaso ondoren, Justizia Administrazioaren Letraduak parte hartu dutenen izena eta diru-kopuruen zerrenda osatuko du.
4. Ordainketa
Enkantea amaitu ostean, eskaintzaile irabazleari agindutako dirua ordaintzeko eskatuko zaio. Kontuan izan behar da, hainbat egun behar direla transferentzia Gordailu eta Kontsignazioen kontura iritsi arte.
- Ondasun higigarria bada, esleipendunak 10 eguneko epea du ordaintzeko.
- Ondasun higiezina bada, esleipendunak 40 eguneko epea du ordaintzeko.
Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan guztia ordaindu denean, BOEk enkantea amaitutzat emango du.
Azken aldaketako data: