Menu
Bilatu
  • 2024/12/21
  • 13:29:57
justizia.eus

Eskuragarri dauden bitarteko elektronikoen eta sarbideen zerrenda

Abenduaren 19ko 6/2023 Errege Lege Dekretuak (leiho berri batean irekitzen da) Justizia Administrazioarekin harremanak bitarteko elektronikoen bitartez izateko duten eskubidea aitortzen die herritarrei, ekainaren 1eko Botere Judizialaren 6/1985 Lege Organikoaren III (leiho berri batean irekitzen da). liburuko III.tituluaren lehen eta zazpigarren kapituluetan aurreikusitako eskubideak egikaritzeko.

Zehazki, Errege Dekretu Legegilaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, Justizia eskumena duten Administrazioek kanal edo bitarteko ezberdinak eskainiko dituzte komunikazioak elektronikoki gauzatzeko. Horrela, herritarren sarbidea ziurtatuko dute, betiere norbanako bakoitzaren egoera pertsonala, bitartekoak edo ezagutza kontutan hartu gabe, eta egoki uste duten moduan.

Gainera, Justizia arloan eskumena duten Administrazioek kudeatzen dituzten zerbitzu elektronikoen eremuetan bide ezberdinetatik sartzeko aukera bermatuko dute herritar guztientzat, gutxienez, honako bitartekoen bidez:

  • Herritarrentzako informazio- eta harrera-bulegoak, prozedura batean abokatuen laguntzarik eta ordezkaritza prozesalik gabe aurkeztu nahi duten norbanakoentzat. 
  • Sarbide elektronikorako guneak, alegia, Justizia eskumena duten Administrazio ezberdinek sortutako eta kudeatutako egoitza elektronikoak
  • Egoitza judizial elektronikoen eta Justizia Karpetaren arteko elkarreragingarritasuna.
  • Telefono bidezko zerbitzua, herritarrei Justizia Administrazioarekin harremana bitarteko elektronikoen bitartez gauzatzea erraztuko dien segurtasun eta aukera tekniko irizpideak dituena. 
  • Informazio-gune elektronikoak, eraikin judizialetan

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Herritarrei Laguntzeko Unitatea (leiho berri batean irekitzen da).

Euskadiko Justizia Administrazioaren erreklamazioak edo iradokizunak.

Euskadiko organo judizialen direktorioa.