Epaiketa digitalak
Justizia Administrazioaren digitalizazioak epaiketetara edo jarduketetara telematikoki joateko aukera ematen du, hainbat tresna eta aplikazioen bidez.
Egoitza ezagutu Egoitza Judizial Elektronikoari buruzko informazio orokorra
Zerbitzuak eta izapideak Herritarrentzako eta justiziako profesionalentzako zerbitzuak eta izapideak
Justizia Administrazioaren digitalizazioak epaiketetara edo jarduketetara telematikoki joateko aukera ematen du, hainbat tresna eta aplikazioen bidez.
EpaiDigitala epaiketa eta jarduketa birtualak egiteko Webex aplikazioan oinarritutako tresna da. Horri esker, profesionalak telematikoki joan daitezke jarduketetara, justizia-jauregian agertu gabe.
Jarduketa digital horiek Espediente Judizial Elektronikoaren barruko Kudeatzaile Prozesalean integratzen dira. Jarduketa digital bat grabatu eta sinatu ondoren, EJE-an integratzen da multimedia-dokumentu gisa, dokumentu judizial elektronikoen zehaztapenak errespetatuz.
Jarduketa judizial batera lehenengo aldiz konektatzean, komeni da ikustaldiaren eguna baino lehen Webex froga egitea (eskuliburuko "Oinarrizko konexio-testa" atalean azaltzen da).
Jarraian, aplikazioaren erabilera errazteko konfiguratutako gida eta eskuliburu guztiak kontsulta ditzakezu:
EpaiDigitala tresnaren erabilerari buruzko zenbait bideotutorial egin dira. Informa zaitez funtzio guztien inguruan: