Menu
Bilatu
  • 2024/11/21
  • 07:21:26
justizia.eus

Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikoa

Izapidetze elektronikoa

Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikora sar daiteke Ministerioaren pasabidearen (leiho berri batean irekitzen da) bitartez. Bertan, Izenperen Ziurtagiria, NANe, FNMT, ziurtagiri elektronikoa edo Cl@veren bidez elektronikoki identifikatzea eskatuko zaizu.

Plataforman sartu ahal dira inprimakiak (hasierakoak eta izapidetzekoak) aurkezteko pertsona naturalak edo juridikoak diren zordunak, enpresa-jarduera batean aritzeaz gain, legeak ezartzen dituen baldintzak betetzen badituzte.

Nork erabil dezake?

Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikoa profesionalek (zordunek, hartzekodunek, legezko ordezkariek, laguntzaile juridikoek, konkurtso-administratzaileek) mikroenpresentzako prozedura bereziaren hasierako-inprimakia edo, hala badagokio, izapidetze-formularioak aurkezteko plataforma da.

Eskakizun teknikoa

Sartzeko edozein nabigatzaile erabil daiteke, baina Google Chrome gomendatzen da.

Plataforman sinatzeko AutoFirma programa beharrezkoa da; beraz, komenigarria da hori instalatuta izatea.

Ziurtagiri Digitala

Zerbitzura sartzeko, nahitaezkoa da modu seguruan identifikatzea ziurtagiri elektronikoaren bidez.

Modu elektronikoan

  • Inprimaki normalizatua (hasierakoa edo izapidetzekoa).
  • Legezko ordezkariaren aldeko ahalordea.
  • Eskaera justifikatzen duen azalpen-memoria laburra; kontabilitatearen aktiboa eta pasiboa identifikatzen duena; enplegatzailea bada, langile kopurua eta horiei dagokien lantokia zehazten dituena; eta, hala badagokio, ezkontzaren erregimen ekonomikoa eta ezkontidearen nortasuna adierazten dituena.
  • Hartzekodunek edo erantzukizun pertsonala duten bazkideek, gainera, bitarteko elektronikoen bidez eman beharko dituzte beharrezkoak diren egiaztagiriak. Orobat, jatorrizko dokumentuak edo kopia kautotuak entregatzeko moduan egon behar dute, hala eskatzen bazaie.

Aurrez aurre

Hartzekodunek eta bazkide erantzuleek jatorrizko dokumentuak edo kopia kautotuak entregatzeko moduan egon behar dute, hala eskatzen bazaie.