Menu
Bilatu
  • 2024/12/21
  • 13:04:16
justizia.eus

Sinadura eta onartutako ziurtagiri elektronikoak

Euskadiko Egoitza Judizial Elektronikoak eskaintzen dituen zenbait izapide eta zerbitzutara sartzeko zure nortasuna egiaztatu behar duzu. Horretarako, Egoitzan onartutako ziurtagiri elektroniko bat eduki behar duzu.

Ziurtagiri elektronikoa pertsona fisiko zein juridikoaren izaera egiaztatzen duen dokumentua da. Dokumentu horrek elektronikoki sinatzea ahalbidetzen duen gako publiko bat esleituta dauka. Ziurtagiri bakoitzak serie-zenbaki bakarra du eta balio-denbora zehatza du.

Ziurtagiri elektronikoa horretarako gaitasuna duen erakunde batek igorri behar du; erakunde horri modu ezberdinetan dei dakioke, hala nola ziurtapen-agintaritza edo ziurtapen-zerbitzuen emailea.

Ziurtapen-zerbitzuen emaileak pasahitz publikoa sinatzailearekin lotuko du eta bere nortasuna egiaztatuko du (6/2020 Legea, azaroaren 11koa, Konfiantzazko zerbitzu elektronikoen zenbait alderdi arautzekoa (leiho berri batean irekitzen da)).

Euskadiko Egoitza Judizial Elektronikoak onartutako ziurtagiri digitalak hurrengoak dira:

  • IZENPE (leiho berri batean irekitzen da) (sinadura elektronikoaren ziurtagiriak igortzen dituen euskal enpresa). 
  • FNMT (leiho berri batean irekitzen da) (Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala, ziurtapen-zerbitzuen emailea). 
  • NAN elektronikoa (leiho berri batean irekitzen da)(NAN 3.0k ziutagiri elektronikoa bere baitan dakar). 
  • ACA (leiho berri batean irekitzen da) (Abokatuen Ziurtapen-agintaritza). JustiziaSip-eko profesionalen eremurako bakarrik. 

 

Certificados admitidos en la Sede

 

Zure sinadura eta ziurtagiria onartuta daudela egiaztatzeko jo Izenperen identifikazio elektronikoko bitarteko ezberdinak kudeatzeko, probatzeko eta eskatzeko plataformara (leiho berri batean irekitzen da).