Zirkularra, abuztuan eta irailean komunikabide telematikoen bidez egindako komunikazioari buruzkoa
- Mota:
- Intzidentzia
Abuztua hurbil dagoenez, eta hilabete honetan urteko oporraldia hartuko ez duten langileek bulegoetan jarraituko dutenez, beharrezkoa da iraileko lehen egunetan jarraitu beharreko jarraibideak ezartzea, epealdi horretan sortutako jakinarazpenak burutu eta jarduerari modu ordenatuan eta pixkanaka berrekiteko aukera emateko. Horrela, ez zaie kalte larririk egingo administrazio honekin harremana duten profesionalei, era guztietako ebazpenen jakinarazpenak masiboki jasotzeak kolapsatu egin baititzake, eta jarduera behar bezala egitea eragotzi.
Avantiusen kudeaketa-sistemaren zehaztapen teknikoak direla eta, webzerbitzuen bidez ematen denez, ez du jakinarazpen telematikoen bidalketa automatikoki kontrolatzeko aukerarik ematen, eta irailaren hasierako egunetan bidalketa masiboen ondoriozko arazoak saihesteko, beharrezkoa da bulego judizialentzat mailakatze bat ezartzea abuztuan sortutako jakinarazpenak telematikoki bidaltzeko, eta legeria prozesalaren arabera abuztuan egin beharreko jakinarazpenetarako jarraibideak ezartzea.






