Menu
Bilatu
  • 2024/10/18
  • 09:11:15
justizia.eus

Ez dut nire zigor-aurrekariak ezerezteko eskaririk egin, nahiz eta, egiteko aukera daukadan. Ezereztu ez ditudan zigor-aurrekariak kontuan izango dira oraindik? Automatikoki ezabatzen dira?

Zigor-aurrekariak ezerezteko, nahitaezkoa izango da, legeak ezarritako baldintzak beteta, eskaera egitea. Eskaera egiten ez bada, ez dira automatikoki ezereztuko. Ezereztu ez badira ere, Epaitegi eta Auzitegiek ez dituzte kontuan izango, behin legeak xedatutako epea igarota, ez baduzu bestelako deliturik egin.