Menu
Bilatu
  • 2024/04/24
  • 22:17:25
justizia.eus

Ziegan hilda aurkitu dute Arabako espetxeko preso bat

Argitalpen-data: 

Ziegan hilda aurkitu dute Arabako espetxeko preso bat
  • Hildakoak, 22 urtekoak, ez zuen bizi-ezaugarririk, eta medikuek bere heriotza ziurtatu baino ezin izan dute egin
  • Justizia Zuzendaritzak informazio-espediente bat irekiko du gertakaria aztertu eta argitzeko

Arabako Espetxeko langileek preso bat bere ziegan hilda aurkitu dute gaur goizean. Funtzionarioek goizeko 08.00etan, ziegak ireki dituztenean eta presoen egoera egiaztatzera joan direnean, aurkitu dute 22 urteko gaztearen gorpua bizi-ezaugarririk gabe, eta espetxeko Mediku Zerbitzuari berehala jakinarazi dioten arren eta hauek gaztea suspertzeko tresnekin agertu badira ere, bere heriotza ziurtatu baino ezin izan dute egin.

Protokoloari jarraituz, espetxeak Guardiako Epaitegiari eman dio gertaeraren berri, eta segizio judiziala Arabako espetxera agertu da gorpua altxatzera.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritzak informazio-espediente bat irekiko du gertakaria aztertu eta argitzeko.

Hildakoa epai irmoa zuen gazte bat da, eta espetxe-zigor luzea bete behar zuen delitu larri batengatik. Arabako espetxean 2020ko irailean sartu zuten, eta inoiz ez zioten hauteman suizidioen prebentziorako protokoloa aktibatzea eragingo zuen arrastorik.

Espetxeak bere gertukoenei emango die gertaeraren berri eta behar den informazio guztia, eta beharrezko laguntza ere eskainiko die.

Eusko Jaurlaritzak bere atsekabea agertu du gertaera tamalgarri honengatik, Bigen Zupiria bozeramaileak, Gobernu Kontseiluaren ondoren, eman duen prentsaurrekoan, bertan eman baitu heriotzaren berri eta doluminak helarazi dizkie gaztearen senitartekoei.

“Espetxe batetik eman daitekeen albisterik txarrena da. Presoa zaintzeaz arduratzen zen lantalde osoa dago erabat atsekabetuta”, adierazi dute Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailetik.

Bestalde, Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu du zergatik eman den gertaera horren berri. “Informazio hau gardentasunaren erakusgarri da, baina, ulertuko duzuen bezala, ez dugu beste daturik emango hildakoarekiko begiruneagatik eta oraindik falta zaizkigulako heriotzaren inguruabarrei buruzko datu objektiboak”, ondorioztatu dute iturri berberek.

Irakurri prentsa-oharra Irekian. (leiho berri batean irekitzen da)