Menu
Bilatu
  • 2024/03/29
  • 14:22:38
justizia.eus

Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeak webgunea estreinatu du

Argitalpen-data: 

Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeak webgunea estreinatu du

· Internet ataria Euskal Zuzenbide Zibila gizarteratzeko eta Batzordearen helburua eta eginkizunak zabaltzeko bide bat izango da

Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeak bere interneteko ataria du 2023ko martxoaren 20tik herritarrei bere lana modu erraz eta zabalean ezagutzeko aukera emango diena. Webgune berria https://ezzb-cdcv.euskadi.eus estekan dago, eta bertan kontsulta organo horren helburuak eta eginkizunak, organo hori osatzen duten pertsonak, antolamendu egitura, planak eta programak, eta ekonomia eta aurrekontu informazioa ezagutzeko behar den informazio guztia aurkezten du. Kontsulta organoa den aldetik, egiten dituen txostenak eta irizpenak eskuratzea ere ahalbidetzen du.

Aurreko udan egindako azken bileran adostu zen bezala, webgune berriarekin erantzun zuzenagoa ematen zaie Batzorde honi aplikatu beharreko gardentasun betebeharrei. Orain arte betebehar horiek Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren tresna orokorren bidez betetzen ziren, izan ere Batzordea Sail horri atxikitzen zaio. Gainera, webgune berri hau Batzordea bera eta Euskal Zuzenbide Zibila gizarteratzeko eta herritarrei hurbiltzeko bide bat da, besteak beste hori baita Batzordearen berezko zereginetako bat da.

Euskal Zuzenbide Zibila sustatu eta bultzatzea du xede Batzordeak eta helburu horretarako ikerketak eta ebaluazioak egiten ditu, proposamenak eztabaidatu eta Legebiltzarrari eta Jaurlaritzari aholkularitza ematen die. Halaber, gai horretan legearen inguruko berrikuntzak eta aldaketak proposatzen ditu. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Sailburu Olatz Garamendi da egungo batzordeburua.

Web-orrira Jaurlaritzaren egoitza elektroniko euskadi.eus atariaren eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren bidez ere sar daiteke: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/saila-gobernantza-publikoa-autogobernua /

Irakurri prentsa-oharra Irekian. (leiho berri batean irekitzen da)